Bertsogintzea Ikastetxeetan martxan da Bizkaiko 153 eskolatan

Bizkaie! 2011-10-19 18:08   Bertsolaritzea

Urtero lez, ikasturte honetan be Bertsogintzea Ikastetxeetan proiektua landuko dau Bertsozale Alkarteak Bizkaiko hezkuntza arautuko hainbat eskolatan. Ganera, aurten inozkoen ikastetxe gehien batu dira; izan be, Bizkaiko Ikastolen Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren ondorioz, aurreko urteetan baino ikastola gehiagotan jorratuko da.

Urtero lez, ikasturte honetan be Bertsogintzea Ikastetxeetan proiektua landuko dau Bertsozale Alkarteak Bizkaiko hezkuntza arautuko hainbat eskolatan. Ganera, aurten inozkoen ikastetxe gehien batu dira; izan be, Bizkaiko Ikastolen Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren ondorioz, aurreko urteetan baino ikastola gehiagotan jorratuko da.

Urrian hasi dau ikasturtea Bertsogintzea Ikastetxeetan egitasmoak, eta maiatzean amaituko dau. Aurton, 10 urtetik 16 urtera bitarteko 6.000 mila ikasletik gora izango dira bertsolaritzara eta euskerara hurreratuko diranak. Beren beregi prestautako materiala lagun, euskerea, kulturea, musikea eta gizarte trebetasunak (jenteaurrekotasuna, alkarkidetzea...) jorratuko ditue irakasleagaz, beti be berbakaz eta hizkuntzeagaz olgauz. Azken batean, bertsolaritzea eskola arlora zabalduta, euskarearen erabilerea bera be bultzatzen da, gazteak euskereari otuz, azaldu dabe Bertsozaleko arduradunek.

Bertsogintzea Ikastetxeetan Bizkaiko herririk gehienetara zabaldu da; danetara 55 udal dagoz, Enkarterriko zein Txorierriko mankomunidadeak, eta 153 ikastetxe.

Eskolako eguneroko lanaz aparte, hainbat jarduera osagarri izaten dira ikasturtean; besteak beste, bertso-saioak, irratsaioak, bertso-kantaldiak eta bilbertsoak. Bertso-saioen helburua bertsolaritzea gune naturalean ikusita, ikasleen bertsotarako motibazinoa biztutea da. Irratsaioak Bizkaia Irratiagaz lankidetzan egiten dira, zemendian hasi eta maiatzera bitartean astero izaten dira, Zortziko txikia izeneko saioan. Astean ikastetxe batek preparetan dau saioa. Bertso-kantaldietan, gitarra-jolearen laguntzeagaz, ikasturte hasieratik ikasitako bertso eta kantak abesten ditue. Eta, amaitzeko, Bilbertsoak izeneko bilduman batzen dira ikasgelaz ikasgela ikasturtean batutako bertsoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu