Euskerea Londresko Language Show hizkuntzen azokan izango da urriaren 21etik 23ra

Bizkaie! 2011-10-19 10:40   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzearen ordezkari, Londresko The Language Show 2011 hizkuntzen azokan hartuko dau parte datorren barikutik domekara, urriaren 21etik 23ra, euskerea beste herrialdeetako hizkuntzakaz batera nazinoartean erakusteko.

Institituko iturriek adierazo dabenez, Euskara, jalgi hadi mundura izeneko stand-agaz, Eusko Jaurlaritzeak beste 150 erakusle baino gehiagogaz bat egingo dau hizkuntzea, kulturea eta komunikazinoa berbagai dituan azokan.

Aurten, gainera, inoiz baino eskola gehiago emon eta inoiz baino erakusketa gehiago egingo dira; horreen artean oinarrizko euskera eskolak be emongo dira. Ingelesera itzuli diran euskerazko liburuen katalogoa eskainiko da, eta Basque spots in London deituriko mapea aurkeztu eta banatuko da, Londresek euskaldunetik zer dauen azaltzeko.

Azkenik, azokearen azken egunean, urriaren 23an, Xabi Payak eta Juan Aranak Make it Basque, make it cool ikuskizuna eskainiko dabe Etxepare Euskal Institutuaren izenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu