Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak Gpuntua Telebista abiarazo dau, Sareko ikus-entzunezkoen txokoa

Bizkaie! 2011-10-18 10:52   Bertsolaritzea

Telebista atala sortu barri dau 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolakuntzeak, eta txapelketearen harira sorturiko hainbat ikus-entzunezko eduki landuko ditu webgunean. Sareko telebista formatuan jaio da Gpuntua TB barria, eta txapelketea amaitu bitartean Gipuzkoako bertsogintzearen eta txapelketearen inguruko hainbat ikus-entzunezko sareratuko dira astez aste.

Gipuzkoako Txapelketaren harira bertsogintzeagaz lotutako hainbat ikus-entzunezko landuko dira www.gpuntua.com webgunean.

Gpuntua Telebista atala sortu barri dau 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolakuntzeak, eta txapelketearen harira sorturiko hainbat ikus-entzunezko eduki landuko ditu webgunean. Sareko telebista formatuan jaio da Gpuntua TB barria, eta txapelketea amaitu bitartean Gipuzkoako bertsogintzearen eta txapelketearen inguruko hainbat ikus-entzunezko sareratuko dira astez aste.

Edukiei jagokenez, bost atal izango ditu Gpuntua TB-k.

- Bertsoaldi onenak: astez aste, txapelketako saio bakotxeko bertsoaldien hautaketen bideoak jarriko dira.

- G•Sarea: Gipuzkoako hainbat herritako bertso-eskolen mobimentua ezagutzeko, tokian tokiko ordezkarien testigantzak batuko dira eta bideoak sortuko.

- G•Erreportajeak: Txapelketearen inguruan dabilzan hainbat bertsolari, laguntzaile, musikari eta bestelakoen inguruko erreportajeak eta alkarrizketak argitaratuko dira astez aste: Asier Altuna zinegilea, Gari abeslaria, Arkaitz MIner konposatzailea…

- G•Historia: 1967ko Gipuzkoako txapelketatik gaurdainoko edizinoak gogoratzeko eta eguneratzeko bideoak jarriko dira bakoitzeko irudi eta testigantzakaz: Txomin Garmendia, Andoni Egaña…

- Eduki bereziak: txapelketearen harira landutako hainbat bideo sareratuko dira: Gpuntua-bideoklipa, promozino-bideoak…

Gpuntua TB ekimena aurrera eroateko lan-taldea osotzeko komunikazino arloko hainbat kide alkartu ditu Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak: Itziar eta Ihintza Irizar kameralari eta erredaktoreak, Aitzol Barandiaran bertsolaria, Igotz Alkorta irrati-esataria eta Oier Aranzabal kazetari eta bertsolaria.

Ekimena aurrera eroateko Kutxa Fundazinoaren laguntzinoa jaso dau Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu