Arratierea ikasteko aukerea Igorren

Bizkaie! 2011-10-03 15:42   Euskerea berbagai

Zertu Kultur Alkartearen ekinbidez, Ganoraz Arratiako Euskara Taldearen eta Igorreko Udalaren babesagaz, Arratiera tailerrean parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea zabalik dago; horretarako azken eguna urriaren 12a izango da.

Zertu Kultur Alkartearen ekinbidez, Ganoraz Arratiako Euskara Taldearen eta Igorreko Udalaren babesagaz, Arratiera tailerrean parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea zabalik dago; horretarako azken eguna urriaren 12a izango da. 35 lagunentzako lekua baino ez dago eta, beraz, izena emotea ahalik eta arinen egitea da onena. Ikastaroan izena emoteko 50 euro sartu behar dira (Begitu-lagun bazara 35 euro) BBK-ko kontu honetan: 2095 0154 50 9109741254.

Arratiera ikastaroaren edukiak eta irakasleak, barriz, ondokoak izango dira: Idazkerea gaia lantzeko Aitor Erdozia izango da irakaslea; andrazkoen hitanoa Gotzon Aurrekoetxeak azalduko dau; eta lexikoa, barriz, Juantxu Rekalde eta Angel Larrea irakasleek.

Ikastaroaren eguteagiri jagokonez, urriaren 18, 20 eta 27an, zemendiaren 3, 8, 10, 15, 17, 22, 24 eta 29an eta abenduaren 1ean izango dira eskolak, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era Igorreko Kultur Etxean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu