Domekan, Kilometroak jaia Azpeitian, Ikasberri ikastoleak antolatuta
2011-09-30 12:18 Euskerea berbagaiDomekan, urriaren 2an, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia egingo dabe Azpeitian, Ikasberri ikastoleak antolatuta. Zirkuitua 9:30ean edegiko dabe, eta egun osoan musikea, jantzea, umeentzako jokoak eta beste makina bat jarduera izango dira. Aurtengo lemea Klik! da.
Domekan, urriaren 2an, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia egingo dabe Azpeitian, Ikasberri ikastoleak antolatuta. Zirkuitua 9:30ean edegiko dabe, eta egun osoan musikea, jantzea, umeentzako jokoak eta beste makina bat jarduera izango dira. Aurtengo lemea Klik! da.
Matrikulazinoak gora egin dau azkenengo urteetan Ikasberri ikastolan, horregaitik beharrizan barriak daukaz ikastetxeak, eta horreei aurre egiteko antolatu dabe bertan Kilometroak jaia. Ikasberri 1995ean sortu zan, eta gaur egun 500 ikasle ditu. Zirkuituko sarrera guneetan, dirua ixten dauenari, eskuturrekoa ipiniko deutse, laguntzinoa emon dauela erakusteko.
Ibilbideak sei kilometro ditu, eta bost gune: Ikastolea, Loiola-Loiolatxo, Goena, Garmendipe eta Azpeitiko plazea. Egitarau bete-betea eukiko dabe aukeran Azpeitiara doazenek, musikeari jagokonez, Anje Duhalde, Ken Zazpi, Betagarri, Ze Esatek!, Egurra ta kitto!, Des-kontrol, Pantxoa eta Peio, Kupela eta abar izango dira; umeentzako jokoak, pailazoak eta musika emonaldiak be egongo dira. Horrezaz gan, zezensuzkoa, bertsolariak, herri kirolak, rokodromoa... atondu ditue.
Gune guztietan jateko eta edateko aukera ederra egongo da, menu bereziak, otartekoak eta abar.
Antolatzaileek Azpeitiara joateko garraio publikoa erabiltea eskatu dabe. Herrian bertan eta kanpoan preparau ditue aparkalekuak, danetara, 4.000 autorentzako eta 300en bat autobusentzako lekua dago.
Hirugarren aldiz izango da Kilometroak Azpeitian, lehenengoa 1979an izan zan, eta azkenengoa 2000. urtean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!