Euskaltzaindiak Nafarroa Oinez jaiagaz bat egingo dau Tafallan

Bizkaie! 2011-09-29 13:03   Euskerea berbagai

Urtero lez, Euskaltzaindiak bat egingo dau Nafarroa Oinez jaiagaz. Irailaren 30an, El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua eta Euskaltzaindia eta Nafarroa lanaren bigarren argitaraldia aurkeztuko ditue Tafallan. Aurtengo Nafarroa Oinez Tafallan bertan egingo da, urriaren 16an, Garces de los Fayos ikastolak antolatuta.

El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha Euskaltzaindiaren Jagon bildumearen 13. zenbakia da. Argitalpena Akademia eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da, eta BBKren laguntzinoagaz kaleratu da. Liburuak ikastolen historia soziala kontetan dau. 2009an euskeraz argitaratu zan, Ikastola mugimendua. Dabilen herria izenburupean. Itzulpena Jorge Giménezek egin dau. Aurkezpen bi egingo dira: goizean, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolak europar kooperatibaren presidenteak aurkeztuko dabe, eta arratsaldean, ageriko batzarrean, Iñaki Etxezarreta Ikaselkar-eko zuzendariak egingo dau.

Euskaltzaindia eta Nafarroa lanak Akademiak Nafarroan egindako ekitaldien barri emoten dau. Besteak beste, hartu-emon instituzionalak, hitzarmenak, Euskaltzaindiaren batzarrak, ekitaldiak Nafarroan eta argitalpenak jorratzen dira liburuan. Nafarroako euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleen zerrendea be ageri da. Bigarren argitaraldia da oraingo hau.

Liburuen aurkezpenez gan, 13:15ean, Francisco de Eraso eta David Jaime Dean Tafallako euskaltzaleen omenezko plakak inaugurauko dira, eta Garcés de los Fayos ikastolaren historia eta Euskara Tafallaldean berbaldiak eskainiko ditue Angel Irisok eta Jose Mari Espartzak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu