HABEren lana moldatzeko plan estrategikoa aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak
2011-09-28 11:40 Euskerea berbagaiLurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak HABEren lana moldatzeko plan estrategikoaren barri emon dau Eusko Legebiltzarrean. HABEren lan egiteko modu batzuk aldatu beharra dagoela adierazo dau, zaharkituta dagozalako, eta horregaitik, euskalduntze sistemea krisi ekonomikora eta ikasleen gitxitzera egokitu behar da.
Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak HABEren lana moldatzeko plan estrategikoaren barri emon dau Eusko Legebiltzarrean. HABEren lan egiteko modu batzuk aldatu beharra dagoela adierazo dau, zaharkituta dagozalako, eta horregaitik, euskalduntze sistemea krisi ekonomikora eta ikasleen gitxitzera egokitu behar da.
EAEko euskaltegi pribadu homologauen finantzaketa egonkorra ziurtatzeko asmoz, Legebiltzarreko, HABEko eta euskaltegietako ordezkariek batzarrak egiten hasiko dirala jakinarazo eban Auzmendik. Urriaren 18an batuko da lantaldea lehenengoz.
Bai HABEk bai euskaltegiek bakotasunak dituela autortu eban agerraldian Iñaki Uribe HABEko zuzendari nagusiak, hori dala-eta plan estrategikoa beharrezkoa dala erixten deutso. Ganera, Auzmendiren esanetan, HABEren Plan Estrategikoaren arabera, euskaltegi pribadu homologauetako irakasleen egonkortasunak alde handia dauka euskaltegi publikoetako irakasleenagaz, urteekaz agerian geratu da zentro pribaduei emoten jakiezan laguntzinoak aldakorrak dirala, eta horrek ez deutse ez segurtasunik ez bermerik emoten.
Bost helburu nagusi ditu plan HABEren plan estrategikoak: sistemea epe ertain eta luzera aurreikusten dan eskaerara eta testuinguru ekonomikora doitzen joatea; gaur egungo eskari malgu eta askotarikoen arabera irakaste prozesuak modernizau eta egokitzea; jarduerearen ebaluazino sistemearen garapena eta kalidadearen ziurtapena; ikaskuntza prozesuetan teknologia barriak ezartzea; eta, planifikazinoa eta eraginkortasuna erispide hartuta, sistemearen baliabide optimizau.
Ikertalde aholkularitza taldeak euskalduntze sistemearen diagnostikoa aurkeztu dau. Sistemea zaharkitua dagoala ondorioztau dau, izan be legea 1983koa da eta garapen neurriak, 1996koak. Horregaitik, araudia barrizteko eta HABEren legezko esparrua aldatzeko beharra nabarmendu ditue.
Ikasleen profila aldatu egin da urteotan. Ikasleen %60 baino gehiago 30 urtetik gorakoak dira, eta orain hamabost urteko datuak ikusiz, %65ek 30 urte baino gitxiago eukan. Aldaketok zergaitia hezkuntzan B eta D ereduak haztea izan da, diagnostiko honen arabera; ikasleen ezagutzea gero eta handiagoa da, eta hutsetik hasten diran eskolak gero eta gitxiago eskatzen dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!