Euskal Liburutegi Digitala 300.000 titulugaz abiatu barri da
2011-09-27 18:36Euskal Liburutegi Digitala aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, 350.000 irudi baino gehiago eta 300.000 orri dituan plataformea. Guneak euskal bibliografia ondarea jagoteaz gan, ikerlariek eta herritar guztiek ondare horretan sartzeko aukerea izango dabe. Tresna barriak liburuklik dauka izena. Proiektuak aurten daukan aurrekontua 690.000 eurokoa da, 550.000 Eusko Jaurlaritzarenak eta 140.000 Espainiako Kultura Ministerioaren laguntza bereziak.

Euskal Liburutegi Digitala aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, 350.000 irudi baino gehiago eta 300.000 orri dituan plataformea. Guneak euskal bibliografia ondarea jagoteaz gan, ikerlariek eta herritar guztiek ondare horretan sartzeko aukerea izango dabe. Tresna barriak liburuklik dauka izena. Proiektuak aurten daukan aurrekontua 690.000 eurokoa da, 550.000 Eusko Jaurlaritzarenak eta 140.000 Espainiako Kultura Ministerioaren laguntza bereziak.
Kultura Sailak ondarea zaintzeko ardurea daben euskal erakunde guztien koordinazinoa eta lankidetzea sustatu gura dau. Interesa dauen edonork egin leikez konsultak, behar dan gauza bakarra ordenagailua da.
Legearen arabera, Jaurlaritzako Kultura Sailari jagoko proiektua gauzatzea, baina sektore profesionala be inplikau da. Hori dala eta, badira hartu-emonak beste euskal liburutegi-erakunde batzuekaz eta akordioak lortu ditu Eusko Legebiltzarragaz, Arabako Foru Aldundiagaz edo Antso Jakitunaren Fundazinoagaz, besteak beste.
Euskal Liburutegi Digitalaren eduki osoa Europeana bilduman zabalduko da. Euskal Liburutegi Digitala egiteko Dspace software erabili da; Massachussets Institute of Technology-k (MIT) eta HP Labs-ek garatutako software libreko plataformea da, eta 250 herri baino gehiagok erabilten dabe.
Egile, izenburu eta abarren araberako hitz-bilaketak hasierako pantailatik bertatik egin daitekez, baina aplikazinoaren aukera guztiak erabili ahal izateko, beharrezkoa da erabiltzaile profila sortzea. Izena emon ostean, posta elektroniko edo RSS bidez jaso daitekez alertak, eta Euskal Liburutegi Digitalean sartzen diran barritasunak bere bai.
Euskal Liburutegi Digitalaren hasierako bildumak Eusko Legebiltzarreko ondare funtsa jaso dau; 1.246 bat titulu dira, hau da, 270.500 bat irudi eta 1.068 bat inprimaki katalogatu gitxi gorabehera, tartean antxinako funtsa (1830. urtera arte) eta XX. mendera arteko euskerazko erlijio-obren bildumea.
Funts esanguratsuenen artean, euskal kulturea eta historiografia ikasteko ondare-balio handia daben ale bakar eta bitxiak dagoz, esaterako Loiolako Santutegiko bibliografia funtsa, Micaela Portilla Funtsa eta Manuel Iradierren lanak. Hemerotekan euskal egunkari eta aldizkari historikoak, tokian tokiko bildumak edo kartelak batu ditue Euskal Liburutegi Digitalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!