Bilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2011-09-22 15:38   Euskerea berbagai

Bilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Euskaltegiaren izenean Arantza Camarero zuzendariak sinatu dau eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Pedro Alberdi Bilbo Zaharra Forumaren burua eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria be ekitaldian izan dira.

Bilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Euskaltegiaren izenean Arantza Camarero zuzendariak sinatu dau eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Pedro Alberdi Bilbo Zaharra Forumaren burua eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria be ekitaldian izan dira.

Euskerearen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenean eragin nahian, hitzarmena sinatu dabe Bilbo Zaharrak eta Euskaltzaindiak. Erakunde bien arteko lankidetzea aspaldikoa da, esaterako, Bilbo Zaharra Forum ekitaldien bitartez.

Bilbo Zaharra Forum, euskal literaturea eta kulturearen inguruko gaiak jorratzeko topagunea da. Arantza Camareroren esanetan, euskal kulturearen arloan pasetan dan guztiaren eztabaidagune izan nahi dauen alkarte edo biltokia da. Azken urteotan euskal kultureari buruzko hainbat saio, lan-talde, mahai-inguru eta mintegi eratu eta abiarazo ditu euskaltegiak. Bilbo Zaharra Forumek antolatutako ekitaldiek Akademia izan dabe laguntzaile hasieratik, eta, besteak beste, berbaldi guztiak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzako areto nagusian izan dira.

Bilbo Zaharra Forumaren garrantzia azpimarratu nahi izan dau Arantza Camarerok, eta Euskaltzaindiari bere esker ona erakutsi: Ibilbidea ez da erraza, jakina, baina ez gagoz bakarrik. Persona eta instituzino askok laguntzen deuskue. Gaur, inori ezer kendu barik, erakunde baten laguntzinoa autortu, azpimarratu eta goraipatu gura geunke; Euskaltzaindiarena, hain zuzen be. Euskaltzaindiak urteak daroaz Bilbo Zaharra Forumaren ekitaldiak babesten. Babes horren garrantzia berebizikoa da; ha barik ezingo geunke gure helburu estrategikorik bete.

Bestalde, honexe dira gaur sinatu den hitzarmenaren atal nagusiak: Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen dituan ikastaro, jardunaldi, mintegi, aholkularitza, eta bereziki hizkuntzaren jakiteari zein erabilereari jagokon prestakuntzan, Euskaltzaindiaren gramatika, lexiko, ortografia, toponimiari eta euskalkien erabilereari buruzko erispideak aintzat hartuko ditu, eta honeek zabaltzeko moduak landuko ditu; erakunde bien publikatzen dituen argitalpenak alkarren artean trukatzeko konpromisoa; eta, batak bestearen egoitzea nahiz azpiegiturea erabilteko aukerea alkarri eskaini.

Helburuok lortzeko, euskaltegiak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzorde bat sortuko dabe, erakunde bakotxeko bina kide izango dituena. Hitzarmenak urte biko iraupena izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu