Olaeta balleten ondarea ikusgai dago egunotan Donostian
2011-08-05 11:31 KultureaOlaeta balletak. Amets baten koreografia erakusketan argazkiak, dokumentuak, ikus-entzunezkoak eta makina bat estilotako jantzia dagoz ikusgai. Olaeta balleten 80 urte baino gehiagoko ibilbidearen barri eskaintzen dau Donostiako Kutxa Boulevard aretoan edegi daben erakusketeak. Irailaren 9a arte egongo da zabalik.
Olaeta balletak. Amets baten koreografia erakusketan argazkiak, dokumentuak, ikus-entzunezkoak eta makina bat estilotako jantzia dagoz ikusgai. Olaeta balleten 80 urte baino gehiagoko ibilbidearen barri eskaintzen dau Donostiako Kutxa Boulevard aretoan edegi daben erakusketeak. Irailaren 9a arte egongo da zabalik.
Olaeta familiak, 2008. urtean, Bizkaiko Foru Aldundiaren esku itxi zituan Olaeta balleten ondarearen zati handi bat. Donostian batutakoak funts horretakoak dira. Dohaintzeak elementu honeek jaso zituan: 700 jantzi baino gehiago, 15 musika-tresna, 2.000 argazki, 180 kartel eta diseinu grafiko, eta ikus-entzunezko grabazioak (200 ordu) .
Aretoko 0 solairuan argazkiak, kartelak eta musikearen ganekoak jaso ditue. Ikus-entzunezkoak lehenengo solairuan dagoz; batzuk Olaeta anaiek batutakoak dira, eta beste batzuk akademietako ikasle izandakoek edo telebisino enpresek emondakoak. Balletaren historian erabilitako jantziak beheko solairuan topauko doguz. Danetariko piezak dagoz: ballet klasikokoak, euskal balletekoak, flkolorekoak eta abar. Jantzirik zaharrena 1920koa da, eta barriena, 2005ekoa.
Olaeta Balleten historia Segundo Olaeta Mugartegik (Gernika-Lumo, 1836 – Bilbo, 1971) 1926an Elai-Alai taldea sortu eban garaian hasi zan. Euskal Herriko lehenengo jantza taldea izan zan, adituen esanetan. Euskal folklorea euskal balletagaz buztartu eban Olaetak, eta mundu osoan zehar zabaldu eban Euskal Herriko folklorea jantzaren bitartez. 50eko eta 60ko hamarkadetan izan eban zabalkunde handiena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!