Cirkus Colombia
2011-07-28 10:56 Zinema kritikakBadakigu zer kontau nahi deuskun, baina hori ez da nahikoa. Are gehiago, hurrengo sekuentzian zer gertatuko dan badakigu hasieratik amaierara. Horregaitik, askoz interesgarriagoa egiten jaku istorioaren mamina eta oinarria, istorioa bera baino
- Zuzendaria: Danis Tanovic
- Gidoilaria: D. Tanovic eta Ivica Djikic
- Produktoreak: Aspa Films, Autonomous Studio Maj
- Interpreteak: Miki Manojlovic, Boris Ler, Mira Furlan
- Generoa: komedia
- Herrialdea: Bosnia-Herzegovina
- Iraupena: 113 m.
No man´s land (En tierra de nadie, gurean) estreinau ebanetik, Tanovicen filmen zain egon gara, bigarren maisu-lana noiz helduko. Aurten Cirkus Colombia estreinau dau, eta, aurrekoen antzera, hau be ez dago No man´s land-en mailan. Inondik inora. Esan behar da, hori bai, bikoizketa oso txarragaz heldu jakula, eta leitekeana da film bera jatorrizko hizkuntzan ikusita beste eretxi bat adierazotea hemen.
Bosnia Herzegovinan dago kokatuta istorioa, 1991n, gerra hasteko zorian dagoanean. Inork ezin lei asmau zer pasauko dan gero. Momentu horretan, Alemanian dirua egin dauen gizon bat bere jaioterrira bueltan doa. Han dagoz hogei urte lehenago babesik barik itxi zituan emaztea eta semea.
Sainetetik hur kokatzen dau filma egileak. Absurdoagaz jolasten dau, eta batzuetan Kusturikaren zinea dakarsku gogora, baina tonu naturalistea erabilten du aldi berean. Komedia egin nahi dau Tanovicek mundu baten suntsiketea kontetako, baina, egia esan, ez dauka grazia handirik. Amodioa eta desioa alde batetik, politikea eta bortxakeria bestetik, hainbat osogai nahasten ditu Tanovicek orduko gizartearen erretratu bat egiteko. Badakigu zer kontau nahi deuskun, baina hori ez da nahikoa. Are gehiago, hurrengo sekuentzian zer gertatuko dan badakigu hasieratik amaierara. Horregaitik, askoz interesgarriagoa egiten jaku istorioaren mamina eta oinarria, istorioa bera baino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!