XVII. mendeko tapiz zaharbarritua aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-07-13 15:52   Kulturea

Lehoia, ibai baten ertzean XVII. mendeko tapiz zaharbarritua aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Francisco Tons maisu ezagunaren Pastrana (Guadalajara, Espainia) tailerrean egindako lana da, 1622 eta 1626 urteen artean. Tapiza bost piezako bilduma baten parte da.

Lehoia, ibai baten ertzean XVII. mendeko tapiz zaharbarritua aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Francisco Tons maisu ezagunaren Pastrana (Guadalajara, Espainia) tailerrean egindako lana da, 1622 eta 1626 urteen artean. Tapiza bost piezako bilduma baten parte da; gaur egun sakabanatuta dagoz, baina Museoak, honegaz batera, beste bat be badauka, Lehoinabarra orein bat hilten, hain zuzen. Lan biak Madrileko Tapizen Errege Fabrikan zaharbarritu dira.

Prentsaurrekoko protagonista nagusia Lehoia, ibai baten ertzean izan dan arren, lana bera ikusgai dagoen gelan beren-beregi batu dituen beste obrak be nabarmentzeko modukoak dira. Arte Eder Museoaren asmoa XVIII. mende amaierako eta XVII. mende hasierako gorteko giroa jasotea da, euren artean estiloan eta sasoian loturea daben artelanen bidez. Muntaia barria 7. aretoan atondu dabe, Gorte erretratua gaiaren inguruan. Koherentzia dauen osotasun bat aurkeztu nahi izan dogu, lanen artean hartu-emona dago, esaterako, Sánchez Coello Mororen ikaslea izan zan, azaldu dau Javier Viarrek, Museoko zuzendariak.

Erakusketeak danetara sei elementu ditu, Lehoia, ibai baten ertzean tapizaz gan, hain zuzen be, Antonio Mororen Felipe II.aren erretratua, Alonso Sánchez Coelloren Joana Austriakoaren erretratua, Bartolomé Weisshauptena izan daitekeen egurrezko idazmahaia, Juan Manuel Pantoja de La Cruzen Felipe Manuel Savoiakoaren pinturea eta Frans Pourbusen Maria Mediciren irudia.

Idazmahaia alemaniar jatorrikoa da, eta 1560-70 urteetan artean egin eben, ziurrenik Weisshauptek. Aurkeztutako tapizagaz batera, hau altzariau be Museoaren Zaindu izeneko programeari esker zaharbarritu zan igaz. Jose Luis Merino Kontserbazino eta Zaharbarritze Saileko arduradunak nabarmendu dauenez, piezea garbitu egin behar izan zan, eta horrezaz aparte, falta ziran zatitxu batzuk ipini. Tapizari jagokonez, garbiketa lan handia egin dabe Madrileko Tapizen Errege Fabrikan, eta apurtuta egozan txatal batzuk be konpondu behar izan ditue. Kolorea nabarmen galdu dabe tapizek, Merinok azpimarratu dauenez, eta gorria, berbarako, guztiz desagertu da. Tinte naturalak erabilten ziran sasoi hareetan, eta denporeagaz desagertu egin dira, azaldu dau Merinok. Tapizaren zaharbarritzeak 25.000 euroko kostua euki dau

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu