Hizkuntz mina
2011-07-11 12:30 Euskerea berbagaiOrain dala hile batzuk gomendatzen eban Malores Etxeberria, Hernaniko euskera teknikariak Enric Larreula (1941), marrazkilari, kantari eta idazle katalan eta bartzelonar joriaren 2002ko Dolor de llengua liburua, Hizkuntz mina. Eta nik, kasu egin eta irakurri dot, eta erosi be bai gero.
Orain dala hile batzuk gomendatzen eban Malores Etxeberria, Hernaniko euskera teknikariak Enric Larreula (1941), marrazkilari, kantari eta idazle katalan eta bartzelonar joriaren 2002ko Dolor de llengua liburua, Hizkuntz mina. Eta nik, kasu egin eta irakurri dot, eta erosi be bai gero.
Eta liburua irakurri eta gero, nik be zabaldu nahi neuke sutsu gomendioa. Bai Maloresek jasoten dituan arrazoiakaitik, baita ezin liburu aproposagoa begitantzen jatalako be, gure euskal errealidade diglosikoa eta hizkuntz ordezkapenekoa kolpe bakarrean konparau ahal izateko, aldi berean, gure garaikide eta guztiz arazokide diran oso hurreko beste egoera diglosiko denpora berean ikaragarri pluralakaz, nahiz danak hizkuntz katalana izan subjektu.
Ze, bertan deskribiduten dira, sarri hiztun katalanen oso hurreko berbetan, hizkuntza katalanak oso kilometro koadro eta urte gitxiren bueltan bizi izan dituan hizkuntz ukipen egoera oso desbardinak. Batzuk gureak baino askoz hobeak, guretzat desiragarriak, eta oso itxaropentsuak. Besteak guztiz inkognitaz beteak, gureak ainakoak. Eta asko oso etsigarriak hiztun katalan bihotzekoentzako, eta ez bakarrik egoera administratibo okerrena daben inguruetan. Are hizkuntzearen, katalandunen, iraupena ziurtatuen dagoan eremuetan be. Eta horrek emoten dau zer pentsau, geure egoerea hobetzen dogunean be, oraindino izango doguzan barruko arazoen inguruan.
Egoera administratibo (eta soziolinguistiko orokor) onenetatik hasita: Katalunian bertan (Printzerri-edo, Espainian), Balearretan, Andorra independentean, Valentziako Komunidadean, Araneko Haranean, Ekialdeko Zerrendan (Aragoin), Rosellon (Ipar Katalunia, Frantzian), Algeron (Sardinian, Italian) (eta are Espainiako Murtziako El Carxe-ko eskualde ezezagunean). Baina egoera administratibo horreetako bakotxaren barruan be, oso egoera desbardinetan, inguru bateko eta besteko egoera soziolinguistiko eta ukipenean diran hizkuntz komunidadeetako bakotxaren pisu demografiko desbardinaren arabera, nahiz danak kasu bakotxean eskubide politiko edo administratibo berberak izan. Holan, esaterako, Bartzelonaren gerriko industrialean, Valentziako hego eta mendebaldean, Andorran…
Eta zelan barriz heredatzen diran egoera horreek belaunaldiz belaunaldi, zaharretatik gazteetara, eta iraunkortzen diran, botere politikoak nahi dauena nahi dala bere, honen eraginaren arabera indar gehiagoz edo gitxiagoz izango bada be. Edo heredatu eta iraunkortu diran orain arte behintzat globalizazino eskasagoko garaietan.
Liburua irakurrita, zenbait sentimentu, akaso sinple, baina…:
1. Zein konplexuak diran (gure) hizkuntzen ukipenezko errealidade soziolinguistikoak.
2. Zein gatxak diran hizkuntzen ukipenezko errealidade soziolinguistikoak goitik behera aldatzen. Alde batera, zein bestera.
3. Botere politikoak beti eragiten dau hizkuntzen ukipenezko errealidade soziolinguistikoa komunidade baten alde edo bestearen alde joan daiten makurtzen. Beraz…
4. Eta barriz, botere politikoa alde edo kontra izan, hizkuntz komunidade bakotxaren borondateak, nahiak, barruko antolaketak eta lanak baino ez deutso erraztu edo zailduko botere politiko horri bere nahia bete ahal izatea, edo hizkuntzen ukipenezko errealidade soziolinguistikoa azkarrago edo motelago mobidu daiten botereak nahi leukeen norabidean. Beraz…
5. Irauteko, hizkuntz komunidade batek etikoki konbentzidu behar dau ondoko komunidadea bere iraute arrazoiez eta hau ziurtatu ahal izateko hartu beharreko neurri demokratikoez, bizikidetza baketsu baten itxaropenean.
6. …
Zenbat pentsetako bide zabal edegi deustan gure egoeraz be goxo Larreularen liburuak… Gomendatzekoa.
Ni bitartean euskaldun bihotzeko. Ni, euskeraz. Zu?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!