'Zabaldu euskararen atea' kanpainearen bigarren edizinoa jarri dau martxan Getxoko Udalak

Bizkaie! 2011-07-01 14:27   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak Zabaldu euskararen atea lelopeko kanpainearen bigarren edizinoa abiarazo dau egunotan, euskerearen erabilerea bizibarritzeko GEHI, Getxo Euskalduntzeko hitzarmenaren barruan kokatuta.

Getxoko Udalak Zabaldu euskararen atea lelopeko kanpainearen bigarren edizinoa abiarazo dau egunotan, euskerearen erabilerea bizibarritzeko GEHI, Getxo Euskalduntzeko hitzarmenaren barruan kokatuta. Euren jarduerako testuak euskeraz ipini nahi dituen establezimenduei eta langile autonomoei erraztasun eta abantaila gehiago eskaintzeko helburuagaz, Udalak herrian aitatutako errotuluak egiten dituen 9 enpresen zerrendea eskaintzen deutse establezimenduei eta langile autonomoei eta horregaz batera, deskontu gehigarria egingo deutseen 6ren izenak bere. Enpresak honako honeek dira: Kiser, Amets, Rótulos Arriluze, Toldos y Persianas Murgia, Rótulos Publiarte, Cianoplan, Uliarte Persianas, La Repro eta Kalko. Azken seiek errotulua euskeraz jarteagatik % 10eko deskontu gehiago egingo dabe eta elebidunez ipinteagaitik %5 gehiago.

Gogoratu Udalak 2002tik diru-laguntzinoak emoten deutsezala udalerriko establezimenduei eta 2009tik aurrera langile autonomoei be bai. Diru-laguntzinoak errotuluak, olanak eta ibilgailu komertzialen testuak euskeraz jartea bultzatzeko da. Orain arte 149 errotulutarako diru-laguntzinoak emon ditu Udalak, danetara, 45.999 euro.

Errotuluak euskera hutsean ipintekotan ordaindu beharreko zenbatekoaren % 50eko diru-laguntzinoa (gehienez 360 €) izango da eta euskeraz eta gaztelaniaz jartekotan kostuaren % 30eko diru-laguntzinoa (gehienez 180 €), beti be euskerazko testuak lehentasuna badauka.

Euskera Zerbitzuak merkatariei errotulua jarri aurretik eurekaz hartu-emonetan jartea gomendatzen deutse, akats gramatikalik dauen errotulurik ez baita diruz lagunduko. Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko telefono zenbakira deitu: 94 466 00 10 da.

Diru-laguntzino horreekaz batera Udalak, besteak beste, itzulpen zerbitzua, euskeraz zerbitzua emoten ikasteko ikastaro laburrak eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua be eskaintzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu