Les petits mouchoirs

Karolina Almagia 2011-06-30 12:07   Zinema kritikak

Les petits mouchoirs film ona izan eitekean, baina huts egiten dau bere gehiegikeriagaitik. Gehiegikeria luzeereari jagokonez, eta gehiegikeria behar dana baino gehiago erakusten deuskulako. Eta hau danau ordubete eta erdian kontau ahal zana ia hiru orduz jasan ostean.

- Zuzendaria: Guillaume Canet
- Aktoreak: Francois Cluzet, Marion Cotillard, Benoît Magimel, Gilles Lellouche, Jean Dujardin, Valérie Bonneton, Laurent Lafitte, Pascale Arbillot
- Herrialdea: Frantzia
- Iraupena: 154 min.
- Generoa: Komedia dramatikoa

Les petits mouchoirs film ona izan eitekean, baina huts egiten dau bere gehiegikeriagaitik. Gehiegikeria luzeereari jagokonez, eta gehiegikeria behar dana baino gehiago erakusten deuskulako. Izan be, pelikula bati pasau leikion gauzarik txarrena hori da, esplizietuegia izatea, hain zuzen be. Eta beste alde txar bat; morala agirian ixtea, larregi kasu honetan. Akats biak egiten ditu filmak.

Kritikari askok Peter's Friends (Britainia Handia, 1992) filmagaz konparau dabe. Kenneth Branaghen pelikulearen antza lortu nahi baeban, esan behar da oso urrun geratu dala Guillaume Canet. Personaiak estereotipoetan oinarrituta dagoz. Batzuk funzionetan dabe; beste batzuk, barriz, karikaturatik urre geratzen dira. Tartean, badagoz alkarrizketa onak be, baina pedanteria edo handiuste asko bere bai, zine frantsesean ohikoa dan lez.

Esandakoak esanda, pelikuleak baditu hiru bat eszena barregarri, arkitekto burugogor dirutsua protagonista dabenak. Dana dala, amaierea penagarria da. Moralinaz betetako diskursoa hileta batean; negarra eginarazo nahi dauen azken eszena benetan be txarra. Orduan filmak behea joten du guztiz. Eta hau danau ordubete eta erdian kontau ahal zana ia hiru orduz jasan ostean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu