Abadiñoko toponimia-mapeak 800 izenetik gora batu ditu
2011-06-29 18:19 Euskerea berbagaiAbadiñoko udalak herriko toponimia mapa baten batu dau, eta 800 toponimotik jaso ditu. Gaiagaz lotuta, antzinako herriko ordenamendua, gizarte antolaketea, ekonomia jarduerak eta beste hainbat zehaztasun eta gehigarri dokumentalez liburua osotu dabe. Jose Luis Navarro alkateak adierazo dauen lez, gure herriaren historia hobeto ulertzen lagunduko deusku.
Abadiñoko udalak herriko toponimia mapa baten batu dau, eta 800 toponimotik jaso ditu. Gaiagaz lotuta, antzinako herriko ordenamendua, gizarte antolaketea, ekonomia jarduerak eta beste hainbat zehaztasun eta gehigarri dokumentalez liburua osotu dabe. Jose Luis Navarro alkateak adierazo dauen lez, gure herriaren historia hobeto ulertzen lagunduko deusku.
Bai mapea bai liburua udalaren webgunean konsultau leikez. Papelean ba kaleratu dabe, toponimia-mapearen 2.000 ale, eta luiburuaren, 500. Berrehun abadiñar baino gehiagok hartu dabe parte lan honetan. Mila Salterain abadiñarra izan da landa-lanaren eta txostenaren koordinatzaile nagusia. Udalak liburu eta mapa bana emongo deutsez informatzaile guztiei. Ganera, hainbat ale itxiko dira herriko eskola, liburutegi eta kultur etxeetan. Udaleko arduradun politiko eta langileei be ale bana emongo jake.
Toponimoak alfabetoaren arabera agiri dira, bost ataletan sailkatuta: leku-izenak, baserriak eta etxeak, ibaiak, desagertutako toponimoak eta ondare artistikoa. Horrezaz aparte, Abadiñoko ortofotoa dauka mapeak atzeko aldean.
Argi Abad zinegotzia arduratu da material bien edizinoaz, eta haren berbetan, liburuak eta mapeak balio ikaragarria dabe herriko ondare kulturala berreskuratzeko. Abadiñoko herritar askok eskuzabal eta borondate osoz egindako lanari esker, jenteari bere auzoa, inguruko parajeak, hau da, Abadiño, gure herria, hobeto ezagutzen eta baloretan lagunduko deutso. Abadek azaldu dau berreskuratu ostean beharrezkoa da, eta ahaleginak egin beharko dira, izenak barriz be zuzen eta normaltasunez erabilteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!