'Getxoberpiztu!' proiektua da Wanted 2011 Ideia Lehiaketearen irabazlea
2011-06-29 15:11Getxoberpiztu!, Ane Abarrategi Zaitegi, Ion Etxabe Gutierrez eta Lur Moragues Saituak bultzaturiko proiektuak irabazi dau hirugarren Wanted ideia lehiaketea. Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak bultzatutako lehiaketea da, 18 eta 30 urte arteko gazteen egitasmoak sustatzeko asmoz.

Getxoberpiztu!, Ane Abarrategi Zaitegi, Ion Etxabe Gutierrez eta Lur Moragues Saituak bultzaturiko proiektuak irabazi dau hirugarren Wanted ideia lehiaketea. Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak bultzatutako lehiaketea da, 18 eta 30 urte arteko gazteen egitasmoak sustatzeko asmoz.
Aitatu proiektuak erabilten ez diran uri esparruak aisia gune bihurtu nahi ditu, besteak beste, ortu ekologiko, saskibaloi, aterpeko futbol edo ping-pongeko pistak; alkartzeko plaza edo toki, grafitti ikastaro eta lehiaketa gune, eta abar. Helburu horregaz, lehenengoz, esparru horreek identifikau beharko ditu, ondoren esparruaren gaineko jarduera proposamenak preparetako herritarrak parte-hartze prozesuetan sartzeko. Proiektu hau abiatzeko 7.800 euroko saria emon jake, eta horri gehituko jako beste sari bat, 10 orduko lanbide-aholkularitzea, hain zuzen.
Bideosormen tailerra, bigarren saritua
Bigarren saria Bideosormen tailerra izenekoarentzat izan da. Leire Muñoz Betegón, Ioana Muñoz Betegón eta Daniel Hoyos Isuskiza dira egileak. Proiektuaren helburua, 13 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako bideosormeneko bi tailer egitea da. Tailer honeetan ikus-entzunezkoen arloan subjektibotasuna eta sensibilidadea proiektatzeko modua eta teknikea autoespresino legez zelan erabili landuko da. Proiektuak 7.200 euro eta 10 orduko lanbide-aholkularitzako saria jaso dau.
Wanted-eko hirugarren ekitaldi honetara bi proiektu baino ez diranez aurkeztu, 2012koari begira programeari bultzakada barria emoten ahaleginduko dira, aurreko ekitaldietan legez, gazteentzako proiektu asko ezagutzera emon daitezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!