Herri Urrats 2012ko logoa aukeratzeko lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2011-06-10 14:58   Euskerea berbagai

Herri Urratseko antolatzaileak datorren urteko jaia preparetan hasi dira, eta jentearen parte-hartzea eskatu dabe 2012ko logoa aukeratzeko. Horregaitik, logo lehiaketea atondu dabe. Lanak bialtzeko azkenengo eguna garagarrilaren 1a da.

Herri Urratseko antolatzaileak datorren urteko jaia preparetan hasi dira, eta jentearen parte-hartzea eskatu dabe 2012ko logoa aukeratzeko. Horregaitik, logo lehiaketea atondu dabe.

Daborduko erabagi dabe zein izango dan hurrengo Herri Urratseko lemea: Elkartuz zabaldu. Herri Urratseko arduradunek jakinarazo dabenez, ondoko ezaugarriok izan behar ditu logoak: lemea, data eta lekua agiri behar dira; hainbat euskarritan (agendak, txartelak, jantziak...) zabaltzeko egokia izan behar da; eta, lemearen esangurea kontuan hartu behar dau.

Lanak bialtzeko azkenengo eguna garagarrilaren 1a da. Logoak helbide honetara bialdu behar dira: Herri Urrats, ZI Pontôts, 64100 Baiona edo elkartea@herriurrats.com. Aukeratutako logoaren irabazleak 300 euroko saria jasoko dau.

2012ko Herri Urrats maiatzaren 13an egingo da, Senperen betiko lez. Datorren urtekoa Iparraldeko ikastolen arteko 29. jaia izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu