No tengas miedo
2011-05-13 12:55 Zinema kritikakSei urte dira Montxo Armendarizek azkenengo pelikulea estreinau ebanetik. Orduko Obabak eta oraingo No tengas miedok ez daukie zerikusirik, ez edukian, ezta forman bere. Meritu handia dauka gai hain korapilatsua 'moralina' barik pantailaratzea.
Zuzendaria: Montxo Armendariz
Gidoilariak: Montxo Armendariz, María Laura Gargarella
Interpreteak: Michelle Jenner, Lluìs Homar, Belén Rueda, Nuria Gago, Rubén Ochandiano
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 90 minutu
Generoa: drama
Sei urte dira Montxo Armendarizek azkenengo pelikulea estreinau ebanetik. Orduko Obabak eta oraingo No tengas miedok ez daukie zerikusirik, ez edukian, ezta forman bere.
Argi dago zinemagile nafarrak ez dauela edozein pelikula edozein modutan egin gura. Armendarizek beharrezko dauen denporea hartzen dau, eta honek pelikuleak denpora asko behar eban. Izan be, gai gatxa aukeratu dau nafarrak: umezaroko sexu-gehiegikeriak, hain zuzen be. Zailtasunak zailtasun, egileak hainbat sentimendu eragitea lortu dau: biktimearen estutasuna, lotsea, bildurra, kontraesanak, sufrimendua... Baina, hau danau foiletoi edo melodramatik alde eginda adierazoten dau. Armendarizek ez dau bape erakusten, baina dana erakusten dau. Sexu-eszenetan protagonistearen aurpegia besterik ez dogu ikusten. Aurreko tensino-momentua, edo ate bat ixten dala... nahikoa dira estutasuna sentiduteko.
Protagonistea urteetan aurrera doa, eta ikusleak haren bizitza eta bizipenak hurretik jarraituko ditu. Dokumentaletik hurre dago filma. Zuzendariak, tarteka, fikzinozko istorioagaz loturarik ez daben beste biktima batzuen bizipenak sartzen ditu. Eta hor, nire ustez, huts egiten dau. Izan be, filmetako moduagaitik horreek lekukotasunek indarra galtzen dabe; agiri-agirikoa da aktoreak dirala, ez dirala benetako biktimak.
Beste alde batetik, pelikuleak aurrera egin ahala, personaia batzuen erreakzinoak eta gidoiaren zati batzuk ez dira oso ondo ulertzen. Esandakoak esanda, meritu handia dauka gai hain korapilatsua 'moralina' barik pantailaratzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!