Andoni Otamendik eta Ibai Esoainek puntu gehien, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo saioan

Bizkaie! 2011-05-09 12:30   Bertsolaritzea

Domekan egin ziran G-Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hasierako saioak, bata goizean eta bestea arrastian, Orioko Herri Ikastolan. Lehenengo saioan Andoni Otamendik batu zituan puntu gehien, eta bigarrenean, Ibai Esoainek.

Domekan egin ziran G-Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hasierako saioak, bata goizean eta bestea arrastian, Orioko Herri Ikastolan. Lehenengo saioan Andoni Otamendik batu zituan puntu gehien, eta bigarrenean, Ibai Esoainek.

Goizeko ekitaldiko sei bertsolariak Andoni Otamendi, Andoni Goitia, Arnaitz Lasarte, Josu Oiartzabal Xamoa, Julen Agirreburualde eta Endika Igartzabal izan ziran. Gai-jartzailea Saroi Jauregi izan zan. Lehenengo agurrak bota ostean, 8ko handian kantau eben bertsolariek, eta ondoren, 8ko txikiari ekin eutsien. Umore biziz jardun eben danek be. Kartzelako saioan, azkenean, puntu erantzunari lehenengo eta 'guzurra' hitza emonda gero, bertsoa osotu behar izan eben.

Andoni Otamendik lortu zituan punturik gehien, 321 puntu hain zuzen be. Erregulartasunak emon eutson lehenengo lekua Lasarte-Oriako bertsolariari. Otamendiren ostean, Arnaitz Lasartek 306 puntu jaso zituan; Endika Igartzabalek, 298,5; Josu Oiartzabal Xamoak, 297,5; Andoni Goitiak, 286,5; eta, Julen Agirreburualdek, 246. Goizeko saioan 80 lagun inguru egon ziran.

Balea alkartean bazkaldu ondoren, arratsaldeko saioa 17:30ean hasi zan. Oraingoan, 200 lagun inguru batu ziran Orioko Herri Ikastolako aretoan. Bigarren ekitaldi honetan be sei bertsolari lehiatu ziran: Ibai Esoain, Mikel Olaizola, Nekane Zinkunegi, Antton Fernandez, Mikel Artola eta Gorka Azkarate. Gai-jartzailea Jon Zaldua izan zan.

Saio bizia izan zan. Lehenengo agurrak eginda, 8ko handian hasi ziran. Koplaka ekin eben gero, lauko handian; 10eko txikian be, maila polita erakutsi eben parte-hartzaileek. Kartzelako saioan, amaitzeko, gaia emonda bina bertso bota behar izan zituen. Hauxe izan zan gaia: Hiru hilabete daroazuz ipini behar deutsuen bihotzaren zain; zureagaz bat datorren bat lortu barri dabela jakinarazo deutsue.

Ibai Esoainek atara eban puntu gehien: 287 puntu. Haren ostean, Gorka Azkaratek 286; Nekane Zinkunegik, 271; Mikel Artolak, 261,5; Mikel Olaizolak, 261; eta, Antton Fernandezek, 260.

Hurrengo saioa, maiatzaren 14an izango da, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu