Arthur eta munduen gerra

Koldo Isusi Zuazo 2011-04-01 15:56   Zinema kritikak

Edade batetik gorako umeentzako, 8-10 urtetik gorako umeentzako zein helduentzako animazinoko filma da. Gustora ikusten da filma, efektu bereziakaz horniduta dago, zeozelan mundu erreala eta fikzinokoa buztarturik agiri dira eta umore puntuak be baditu. Edozelan be, gerrea dago oinarrian eta hain modu gordinean agertzea gogorregia begitantzen jat umeentzako.

- Izenburua: Arthur eta munduen gerra
- Bikoizketea: Mixer Hirusoin.
- Jatorrizko izenburua: Arthur 3. La Guerre des Deux Mondes
- Herrialdea: Frantzia.
- Produkzinoa: Europa Corp.
- Zuzendaria: Luc Besson
- Gidoia: Luc Besson & Céline Garcia
- Aktoreak: Freddie Highmore, Penny Balfour, Mia Farrow

Bilboko Capitol zinema-aretoetan izan zan bart Arthur eta munduen gerra filmaren aurre estreinaldia. Luc Besson zuzendari frantsesaren animazino filma euskeraz entzutea ederra izan zan euskeraz filmak bikoiztea gauza arraroa dan bolada honetan. Luc Besson zuzendari frantsesaren animazino-filmaren euskerazko bersinoa Aldundiak eta Barton Films enpresak garatuko daben proiektu zabalago baten barruan sartzen da. Asmoa da lurralde historikoan zehar era askotako filmak euskeraz eskaintzea eta gazteen aisialdian euskerearen erabilerea sustatu eta normalizetea.

Nire uste apalean, edade batetik gorako umeentzako, 8-10 urtetik gorako umeentzako zein helduentzako animazinoko filma da. Gustora ikusten da filma, efektu bereziakaz horniduta dago, zeozelan mundu erreala eta fikzinokoa buztarturik agiri dira eta umore puntuak be baditu. Edozelan be, gerrea dago oinarrian eta hain modu gordinean agertzea gogorregia begitantzen jat umeentzako.

Kontuak kontu, Arthur eta munduen gerra datorren maiatzaren 6ra arte ez da egongo ikusgai zinema-aretoetan, baina hori baino lehen, aurre estreinua Bilbon, Capitol zinema-aretoan izan zan bart, martiak 31, eta estreinua, barriz, gaur, hilak 1, VII. Animabasauri-Animabasque abiatzeko ekitaldian, Basauriko Social Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu