Amalia Fernandezek 'Kratimosha' aurkeztuko dau XII. Dantzaldia jaialdian
2011-03-07 10:24 KultureaAmalia Fernandezek Kratimosha lan barria aurkeztuko dau eguenean, martiaren 10ean, Bilboko Guggenheim Museoko entzungelan. Fernandezen emonaldia La Fundicion aretoak antolatutako Dantzaldia jantza jaialdiaren egitarauaren barruan dago.
Amalia Fernandezek Kratimosha lan barria aurkeztuko dau eguenean, martiaren 10ean, Bilboko Guggenheim Museoko entzungelan. Fernandezen emonaldia La Fundicion aretoak antolatutako Dantzaldia jantza jaialdiaren egitarauaren barruan dago.
Kratimosha performancean Amalia Fernandezek eguneroko ekintzen antzezpen autobiografikoa egingo dau. Lan honetan antzeztuko ditu, adibidez, familia baten fikzinozko erretratua, errealidadetik ataratako hotsak, gorpu bat, maitemintzen dabilen bikote bat edo hartu-emonak bertan behera ixtear dagoan bikote bat. Kratimosha ikus-entzunezko musika-partitureak Matrioshkan dauka oinarria, artista esperimentalak 2005ean sortu eta antzeztu eban bakarkako lan autobiografikoan, hain zuzen be. Ikusgarri barrian, ostera, Fernandez ez da bakarrik egongo; izan be, agertokian beste jantzari bat egongo da, persona beraren irudikapen bikotx legez.
Katrimosha beharraren kontzeptua eta koreografia Amalia Fernandezek egin ditu, eta antzezleei jagokenez, beragaz batera, Cathi Sardella egongo da eszenatokian. Emonaldia eguenean, hilaren 10ean izango da, 20:00etan, Guggenheim museoko entzungelan.
Dantzaldiaren hamabigarren urte honetan jaialdiaren hasieran aurreikusitakoa erraz gainditu dala azaldu dabe arduradunek. Nazinoarteko festibalen artean ibilbidea sendotu egin dau; eta erabilitako lengoaien aniztasunak eta antzezleku ugari izateak bereizi egiten dau. Modu berean, bertakoek egiten dabena babesten dau; baita sorkuntzea, profesionalen arteko hartu-emonak eta hausnarketea be. Guggenheim Bilbao Museoa 2006. urtetik dabil Dantzaldia ekimenagaz alkarlanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!