Euskerazko webgune bisitatuenen zerrendea egiten dauen gunea sortu dabe
2011-01-12 14:07Euskeraz Interneten gehien ikusten diran webguneak zeintzuk diran ezagutzeko proiektua jarri dabe martxan Mikoleta euskera alkarteak eta Bitarlan enpreseak: www.ebizi.net.

Euskeraz Interneten gehien ikusten diran webguneak zeintzuk diran ezagutzeko proiektua jarri dabe martxan Mikoleta euskera alkarteak eta Bitarlan enpreseak: www.ebizi.net.
Orain arte ez da euskeraz dagozan webguneen zerrendarik egon. Cybereuskadi izan zan modu horretako ranking bat egin eban lehenengoa, baina hor gaztelania hutsezkoak be agertzen ziran. Ebizin, barriz, euskera hutsezko webguneak baino ez dagoz.
Zerrendea egiteko, hiru erispide erabilten ditu Ebizik: Alexa, Page-Rank eta nabigatzaileen botoak. Botoakaz, jentearen parte hartzea bultzatu gura dabe, eta internauten eretxia jaso. Honezkero 1.200 boto jaso ditue. Zerrenda horretan euskerazko Wikipedia da boto gehien jaso dituana.
Ebiziko ranking nagusia ez ezik, arlokako zerrendak be ikus daitekez. Honakoak dira arloak: kultura, kirola, instituzinoak, enpresak, hezkuntza, aisia-bidaiak, komunikabideak, zerbitzuak, euskerea, politikea, gizartea eta teknologia.
Zerrendan egon badagoz bertokoak ez diran webguneak, baina horreek be euskeraz dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!