'Cheap Time' estadubatuarrek kontzertua eskainiko dabe Bermeon

Bizkaie! 2010-10-26 15:36   Musikea

Bermeoko Nuntxaku Gauak egitarauko beste kontzertu bat izango da bihar, urriak 27, iluntzeko 20:30ean hasita, Nuntxaku zentroan, Jose Done ikastetxe zaharreko kaperan, Cheap Time talde estadubatuarragaz eta Los Steaks bermeotarrakaz. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai.

Bermeoko Nuntxaku Gauak egitarauko beste kontzertu bat izango da bihar, urriak 27, iluntzeko 20:30ean hasita, Nuntxaku zentroan, Jose Done ikastetxe zaharreko kaperan, Cheap Time talde estadubatuarragaz eta Los Steaks bermeotarrakaz. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai.

Cheap Time Nashvilleko (AEB) hirukote bat da eta Jeffrey Novak konpositore, abeslari eta gitarristea da taldearen burua. Novak eta Be Your Own Pet taldeko Jemina Perl (bajua) eta Nathan Vasquez (bateria) ziran hasierako hirukotea, baina azken biak, Spoiled Brat singlea grabau ondoren, taldetik joan eta Stephen Baren (baxua) eta Jon Sewell (bateria) sartu ziran.

1960ko hamarkadako garage-psico-rock, punk pop, power pop eta glam soinuakaz, Buzzcocks, The Rolling Stones, The Who, Redd Kross edo MC5 lako taldeen eragina igarten jake. Lehen diskoa Cheap Time da, 2008koa. Oraintsu, Fantastic Explanations (And Similar Situations) argitaratu dabe, eta hori izango da Bermeon aurkeztuko dabena.

Bestalde, Los Steaks be hirukotea da, Bermeokoa. Garaje soinuagaz eta punk ikutuagaz osotzen dira taldearen kantak. No Moon Album diskoagaz talde sendoa zirala erakutsi eben, eta gero eta jarraitzaile gehiago dituan estiloa jorratzen dabe.

Beat Happening, The Beach Boys, Suicide edota The Gories taldeak aitatzen ditue euren eraginen artean, eta orain aurkezten dabizan demo bat amaitu barri dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu