Ibon Ajuria nagusi Aulestian

Bizkaie! 2010-10-25 11:13   Bertsolaritzea

Aulestiko Torrezelai frontoian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporekatearen harian, laurehun lagun baino gehiago batu ziran Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal bertsolariak kantetan entzuteko. Horreetatik, Ajuria gernikarrak lortu eban finalaurrekoetarako zuzeneko txartela.

Aulestiko Torrezelai frontoian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporekatearen harian, laurehun lagun baino gehiago batu ziran Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal bertsolariak kantetan entzuteko. Leire Bilbao gai-jartzailearen gidaritzapean eta Mirari Azula, Jurgi Fuentes, Iñigo Gojenola, Josu Telleria, Gorka Intxaurbe eta Ainhoa Munitxa epaileen aurrean (Miren Itziar Basterretxea ibili zan idazkari lanetan), Ibon Ajuria gernikarrak lortu eban zuzenean finalaurrekoetara pasetako txartela. Gainontzekoek, puntuazinoaren arabera izango dabe aurrera egiteko aukerea.

Sailkapena (3. kanporaketea)

1. Ibon Ajuria: 410 puntu
2. Gorka Ostolaza: 400
3. Arrate Ilaro: 392,5
4. Xabat Galletebeitia: 364,5
5. Mikel Goiriena: 347,5
6. Peru Vidal: 308

Honen ostean, laugarren kanporaketea Igorreko kiroldegian izango da urriaren 31an, 17:30ean. Kantuan Eneko Abasolo Abarkas, Ortzi Garitano, Peio Ormazabal, Beñat Vidal, Miren Amuriza eta Joanes Igeregi egongo dira eta gai-emolea Leire Aurrekoetxea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu