Bizkaie! agerkariko edukiak Bizkaia Irratiaren programazino barrian

Bizkaie! 2010-10-04 13:01

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen Interneteko agerkari bakarraren edukinen barri Bizkaia Irratian be izango dozu urriaren 4tik aurrera, astelehenetan eta eguaztenetan, arratsaldeko 18:30ak aldera Berbarako magazinaren barruan.

Uhinetan (Bizkaia Irratia) eta Interneten (Bizkaie!) bizkaierearen erreferentzia diran komunikabideek alkarri bultzadatxua emoteko asmoz, Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen Interneteko agerkari bakarraren edukinen barri Bizkaia Irratian be izango dozu astelehenetan eta eguaztenetan, arratsaldeko 18:30ak aldera Berbarako magazinaren barruan. Lehenengo hitzordua, gaur, urriak 4, 18:30etan. Bizkaie! agerkarian artikulu irakurrienak zeintzuk diran eta egunean ze albiste nabarmendu dogun jakin nahi badozu Bizkaia Irratia sintonizau eta bat egin arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango dan Berbarako magazinagaz.

Gaur, urriak 4, Jabi Onaindia zuzendari barri eta guzti hasi da Bizkaia Irratiko 2010-2011 programazino barria eta nobedade gehienak arratsaldean pilatu badira be, goiz partean indarbarriturik etorriko da honezkero klasiko bihurtu dan Zorionagurrak tartea, Mikel Astelarragaz batera, Libe Agirre be entzuleen eskariak jasoten eta zabaltzen ibiliko baita.

Arratsaldean, barriz, 16:00etatik 18:00etara, Dragoka irratsaio barrian informazinoa eta musikea buztartuko dira, modu lasai eta atseginean.

Ostean, 18:00etatik 20:00etara, Berbarako magazinaren txandea izango da; kultur zein kirol barriak, eguraldia eta itsasoa eta trafikoaren egoerea lako gaiak jorratuko ditue eta esandako moduan euskerazko herri aldizkari eta komunikabideek be lekua izango dabe. Horrezaz gan, martitzenetan bidaia exotikoen txokoa eta eguenetan mendia izango dira protagonista.

Beste alde batetik, Honek ez dauka izenik 20:00etatik 21:00etara saio barria hasiko da, entzuleen eta sare sozialetako lagun eta jarraitzaileen parte hartzea bilatuko dauen saioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu