Martxan dagoz zientzia eta teknologiaren dibulgazinorako 2010eko CAF-Elhuyar sariak

Bizkaie! 2010-09-24 14:27

Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak martxan jarri ditue 2010eko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritza eta narrazino-lanak bultzatzeko helburua dau sariketa honek, eta badira 17 urte sariketa abian jarri zanetik.

Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak martxan jarri ditue 2010eko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritza eta narrazino-lanak bultzatzeko helburua dau sariketa honek, eta badira 17 urte sariketa abian jarri zanetik.

Antolatzaileek adierazo dabenez, hiru kategoria egongo dira aurten: Dibulgazino-artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoak eta Zientzia-kazetaritzearen arloko lanak. Parte-hartzaileek 2011ko urtarrilaren 31ra arte izango dabe euren lanak edozein kategoriatara bialtzeko aukerea.

Dibulgazino-artikulu originalen kategorian, 2.000 euroko bi sari emongo jakez inoiz argitaratu bako dibulgazino-artikuluei; bata dibulgazino-artikulu orokorrei jagokena, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikuluari jagokona.

Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoaren kategorian, 5.000 euroko saria izango da gazteei zuzendutako euskerazko literatura-lan onena aurkezten dauenarentzat. Lan horreek zientzia- edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dabe, beti be.

Azkenik, Zientzia-kazetaritzearen arloko lanen kategorian, 2.000 euroko sari bat egongo da jokoan, eta 2010. urtean argitaratu diran kazetaritza-lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein formatu eta generotakoak.

Epaimahaia zientzia eta teknologiako adituek zein literatura eta kazetaritza-munduko adituek osotuko dabe, eta 2011ko martiaren 30a baino lehen jakinarazoko ditue irabazleen izenak. CAF-Elhuyar sarietan parte hartzeko epea edegita dago, eta oinarriak http://caf-elhuyar-sariak.elhuyar.org webgunean dagoz eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu