Eskualdeko jantzen agerraldia egingo da zapatuan Durangon
2010-09-23 11:33 KultureaDurangaldeko jantzen agerraldiaren helburu nagusia oraindino jente askok ezagutzen ez dituan eskualdeko jantzak zabaltzea da. Horrezaz ganera, Durangaldeko jantzariak jai giroan batzeko atxakia be bihurtu da.
Zapatu honetan, irailaren 25ean, 'Dantzaroa' egingo da Durangon, bigarren urtez jarraian Gerediaga Elkarteak antolatuta. Durangaldeko jantzen agerraldiaren helburu nagusia oraindino jente askok ezagutzen ez dituan eskualdeko jantzak zabaltzea da. Horrezaz ganera, Durangaldeko jantzariak jai giroan batzeko atxakia be bihurtu da.
Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan kalejira bategaz hasiko da. Durangoko udaletxe aurrean urten eta Santa Ana plaza, Goienkalea eta Andra Mari kaletik behera Ezkurdiraino joango dira taldeak. Jantzen agerraldia, barriz, arratsaldeko 19:30ean izango da.
Hona hemen agerraldian izango diran jantzen zerrendea:
- Agintariena
- Banangoa
- Makil jokoa
- Garaiko Gernikako arbola
- Arku dantza
- Zintza dantza
- Txotxongilo
- Nesken soka dantza
Agerraldiaren amaieran, partaideentzat eta ikusleentzat baserriko oilaskoa jateko aukerea egongo da, Zarate-Elexpe Fundazinoaren eta Eusko Labelen eskutik.
Durangaldeak, jantza eta kanten inguruko folklore aberatsa gorde dau mendeetan. Horren adierazpen nagusi dira, berbarako, oraindino herri batzuetan eta agintarien aurrean egiten diran jantzak. Horreekaz batera, bestelako ohiturak be gorde izan dira: garaiko herrian, jantzari eta herritarrak prozesinoan joaten dira eta Santiagoren irudiaren ohorez 'Gernikako arbola' jantzan egiten dabe; Elorrion, Errosarioko Ama Birjinaren aurrean errebonbiloakaz prozesinoa eta arma alardea egiten da; Iurretan oraindino eusten deutsie gorulari estanpeari, 1886ko Durangoko Euskal Jaietarako Valentin Zubiaurre maisuak berreskuratu ebana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!