'Aittamak': seme-alabei lagunduz euskerea landu Gernika-Lumon

Bizkaie! 2010-07-07 11:25   Euskerea berbagai

Aurten, 25 urte beteten ditu Gernika-Lumoko Aita Villasante Udal Euskaltegiak, eta, besteak beste, Aittamak izeneko 12 ikastunitateko materiala preparau dau. Material hau guraso euskaldunei zuzenduta dago, alfabetatze-bidean erdi galduta dabilzanei eta euren seme-alabei laguntzeko orduan traba itzelak topetan dituenei.

Guraso euskaldunek, batez be alfabetatze bidean dabilzanek eta seme-alabei eskolako lanakaz laguntzerakoan sarri erantzun barik geratzen diranek, hemendik aurrera material lagungarria izango dabe: Aittamak.

Aurten, 25 urte beteten ditu Gernika-Lumoko Aita Villasante Udal Euskaltegiak, eta, besteak beste, Aittamak izeneko 12 ikastunitateko materiala preparau dau. Material hau guraso euskaldunei zuzenduta dago, alfabetatze-bidean erdi galduta dabilzanei eta euren seme-alabei laguntzeko orduan traba itzelak topetan dituenei.

Beraz, material honek bi helburu nagusi ditu: batetik, alfabetatze-bidean, pausu sendoak emoten laguntzea edota finkatze-prozesua indartzea eta, bestetik, seme-alabek etxera eroaten dituen eskola-ariketetan lagungarri izateko oinarriak jartea.

Egin beharreko bide horretan, ez da ahaztu zein dan gure ingurua eta gure jatorrizko euskerea (mendebaldeko azpieuskalkia), eta horrek be bere eragina eta isla dauka materiala preparetako orduan.

Denporalizazinoari jagokonez, ikastaroak 100 orduko iraupena dauka, urriaren hasieratik maiatzaren azkenak arte, astean 2 egunetan eta 1,5 orduko saioetan banatuta, danetara 27 aste.

Edukiak dirala-eta, 12 ikastunitatetan banatu da ikastaroa. Unitate horreetan gurasoek askotan jorratutako hainbat gai ditue lantzeko: zelakoak diran seme-alabak, zenbat seme-alaba izan, horreen heziketea, ikasteko motibazinoa, umeen ezgaitasun-motak, eta abar. Horreetatik aparte, eskola-umeek ikasgai modura sarri lantzen dituen gaiak aukeratu izan dira horreen inguruan trebatzeko.

Unitateak atazen edo eginkizunen bidez dagoz egituratuta. Ataza bakotxak azpi-gai batzuk lantzen ditu. Guraso-ikasleek informazinoa jaso behar dabe, bai ahozko bidetik, bai idatzizkotik, eta, ondoren, informazino horren barri emon behar dabee. Beren-beregi landuko ditue informazinoa zabaltzeko plangintza-faseak. Azkenik, gaien inguruan euren eretxiak emoteko aukerea be izango dabe, libreago.

Ikastaro honegaz guraso euskaldunei laguntzea da asmoa, baliabideak emon, euren seme-alabek eskoletan lantzen dituen gaiakaz lotutako lanetan laguntza eraginkorra emoteko. Abiapuntua hauxe izango da: eskolan seme-alabei hainbat lan bialtzen deutsiez etxean egiteko; kontzeptu-sorta bat erabiltea (lexikoa), testuak lantzea (ulermena) eta lan monografikoak preparetea (produkzinoa). Kontuak kontu, unitate eta ataza bakotxean hainbat gaigaz zerikusia daben azpi-gaiak jorratuko dira -horixe izango da hizkuntz trebakuntzarako euskarri bat- eta, bide batez, lexikoa ikasteko, testuak ulertzeko eta produkzinoak planifiketako, Gainera, testua sortzeko estrategia zehatzak landuko dira -hauxe izango da bigarren euskarri nagusia-.

Horrekin hiru helburu bete nahi dira aldi berean: gurasoek gaien gainean berba egin eta eztabaidatzea, beren prestakuntza orokorra hobetzeko; baliogarriak izan daitekezan ulermen- eta produkzino-estrategiak lantzea; eta seme-alaben lana gidatzeko moduez jardutea eta zenbait orientabide be jasotea.

Baina gramatikea ez da erabat baztertu eta, unitate guztietan diskurtso gramatikala lantzen daben ariketa analitikoakaz egingo dabe topo ikastaro honetan parte hartzen daben gurasoek, batez be, guraso bizkaitar askoren arduren sorburu dan batuaren aditzakaz.
Idatzizko trebetasuna

Horregaz batera, euskera eskakizunak (perfilak) tarteko dirala, HABEren 1. maila (batzuen kasuan, 2.a be bai, beharbada) lortzeko azpi-helburu bat be badabe materialok. Horregaitik, arreta berezia jarri da idatzizko trebetasuna lantzerakoan, horixe da-eta sortzezko trebetasunetan makalen geratzen dan arloa. Ondorioz, ataza nagusiagaz bat datorren beste azpi-ataza bat dabe unitate guztiek: eredu desbardinetako idazkiak sortu beharko ditue guraso-ikasleek.

'Bestalde, ahalegin berezia egin dogu eskola-liburuetatik aldentzeko be. Gehienetan, testu-liburuak gelan bertan jorratzen dira -beraz, etxerako lanak egiteko ezin erabili- eta, normalean, ez dira helduentzat oso pizgarri izaten. Guraso askok, gainera, ez ditue ezagutzen euskeraz argitaratuta dagozan hainbat eta hainbat produktu. Horregaitik, produktu horreek guztiak materialetan txertatzen saiatu gara. Batzuetan, horreen aurkezpen formala topauko dabe eta, beste batzuetan, atazan bertan egongo dira txertatuta'.

Amaitzeko, esan behar da HABEk bere sasoian argitaratutako Gurasoak Heziz eta Gurasoak Lagunduz liburukiak dagozala material honen oinarrian. Hango ikus-entzunezko eta idatzizko testuak erabili izan dira neurri handi batean ikastaro hau sortzeko. Era berean, HABEren www.ikasbil.net webgunea be funtsezkoa izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu