II. Mintzakide Programako bikoteen topaketea bagilaren 3an izango da Bilbon

Bizkaie! 2010-06-02 12:25   Euskerea berbagai

Topaketa honen bitartez, Euskara Sailak eta Ulibarri Euskaltegiak, Mintzakide Programearen bigarren edizino honetan parte hartu daben 80 bikoteei euren konpromisoa eta parte-hartzea eskertu nahi deutseez.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Castaños-eko Udaltegian ospatuko da Bilboko Udaleko Euskara Sailak, Ulibarri Euskaltegiaren laguntzinoagaz antolatzen dauen Mintzakide Programearen bigarren edizinoko bikoteen topaketea. Ekitaldian, Julian Iantzi aurkezleak euskerearen erabilera sozialei buruzko barriketaldia gidatuko dau.

Pasa dan urtean martxan jarri zan ekimen honek euskerea ohiko hizkuntza dabenakaz eta euskera maila eta jariotasuna hobetu nahi daben pertsonakaz bikoteak osotzea dau helburu. Bikotekide horreek gitxienez 10 astean ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu dabe.

Era berean, programeak pertsona elebidunei edo euskera maila altua dabenei aukerea emon deutse euren borondatez euskerea erabili nahi daben beste pertsona batzuei laguntzeko. Gainera, bikoteei aisialdian euskeraz gozetako aukerea emon deutse.

Bestalde, euskeraz berba egin eta maila hobetu nahi dabenak eremu akademikotik kanpo euskeraz jardun dabe, naturaltasunez eta hizkuntzeagaz gozatuz.

Topaketa honen bitartez, Euskara Sailak eta Ulibarri Euskaltegiak, Mintzakide Programearen bigarren edizino honetan parte hartu daben 80 bikoteei euren konpromisoa eta parte-hartzea eskertu nahi deutseez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu