Euskerearen aldeko olatu erraldoia Bermeon
2010-05-31 11:23 Euskerea berbagai'Marigoran Kikunbera' lemapean, ehun mila lagun inguru izan ziran atzo Bermeon eta, horrenbestez, antolatzaileen aurreikuspen guztiak bete ziran; Agurtzane Egaña Eleizalde Ikastolako zuzendariak balorazino positiboa egin eban.
'Marigoran Kikunbera' lemapean, ehun mila lagun inguru izan ziran atzo Bermeon eta, horrenbestez, antolatzaileen aurreikuspen guztiak bete ziran; Agurtzane Egaña Eleizalde Ikastolako zuzendariak balorazino positiboa egin eban. Bermeok orain 25 urte antolatu eban lehenengoz Bizkaiko ikastolen aldeko jaia eta aurten Eleizalde Ikastoleak ilusino handiz hartu dau Ibilaldia barriro herrian antolatzeko lekukoa.
Kontuak kontu, urte osoan egindako lanak amaiera ezin hobea izan dau. Goizeko 9:30ean protokoloagaz emon jakon hasierea XXXII. Ibilaldiari. Ekitaldian, agintari, konbidatu eta ikastolen mobimentuko ordezkariak batu ziran Bermeon euskereari eta ikastolen proiektuari bultzada bat emoteko asmoz.
Ondoren zirkuitua zabaldu eta aurreikusitako moduan ekintzak martxan jarri zituen zeruari begira. Goizeko 11:30ean Arroyabe arrain fabrikan Itsasoari ondo merezidutako gorazarrea egin jakon, benetan hunkigarria. Antolatzaileek aitamen berezia egin eutsen itsasoagaz zerikusia izandako jentea omenduz eta, beraz, itsas kulturearen alde lan egindako erakunde eta lagunek jaso eben omenaldia. Esaterako, Selma Huxley ikertzaile kanadarra saritu eben, euskaldunek Ternuan egindako balearen harrapaketeari eta arrantzaleei buruz egindako lanagaitik. Donostiako portuan kokatutako Untzi Museoa eta antxinako bizimodua, lan tresnak eta teknikak batzen dituAn Bermeoko Arrantzaleen Museoa Be omendu eben. Horrezaz gan, itsas ondarea zaintzeko Ziburuko Itsas Begia alkartea, Bermeon egoitza dauen Saregin, sare konpontzaile eta kai neskatilen alkartea eta gazteen heziketeagaz loturea dauen Urdaneta proiektuak be jaso eben oroigarria. Omenduen zerrendan, bi izen propio be izan ziran. Alde batetik, Julio Muruaga bermeotarra, ontzigintzan ibilitakoo familia enpresa bateko ordezkaria. Bestetik, Silvestre Bilbao; arrantzale guztien izenean jaso eban Nestor Basterretxeak egindako oroigarria, 95 urtegaz Bermeoko zaharrena baita bera. Eta bertan, ikastolen mobimentuak Nestor Basterretxea eskultore bermeotarrari be merezidutako aitamen berezia egin eutson, euskal makila emonez.
Nahiz eta lainoak eta zirimiria azaldu goiz osoan, euskaltzaleak ez ziran bildurtu. Orduak aurrera egin ahala eguzkia be agertu zan eta sano lagungarria izan zan.
Honenbestez aho-betez esan daiteke antolatzaileen aurreikuspenak bete egin dirala eta euskerearen izarrak Bermeo eta inguruak koloreztatu dituala.
Azkenik, egun honetan Bermeora hurreratu diran guztiei eskerrak emon gura izan deutsiez antolatzaileek eta baita Ibilaldia hau aurrera eroatea posible egin izan daben guztiei be.
Jaialdia amaituta, Ondarroako Zubi Zahar Ikastoleari emon eutson lekukoa Bermeoko Eleizalde Ikastoleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!