Bizkaiko Txakolinak merezidu dauen tratu profesionala gogoan, I. Ipar Kutxa Saria sortu dabe

Bizkaie! 2010-05-28 12:00   Jan edanak

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arauemoileak, Ipar Kutxaren babesagaz, Ipar Kutxa Saria sortzea erabagi dau, ostalaritzako sektorearentzat pizgarri izan daiten eta ostalariek merezidu dauen atentzinoagaz aurkeztu eta zerbidu daien Bizkaiko Txakolina.

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arauemoileak, Ipar Kutxaren babesagaz, Ipar Kutxa Saria sortzea erabagi dau, ostalaritzako sektorearentzat pizgarri izan daiten eta ostalariek merezidu dauen atentzinoagaz aurkeztu eta zerbidu daien Bizkaiko Txakolina.

Saria aurkezteko ekitaldian izan dira, besteak beste, Ipar Kutxako zuzendari nagusi Carlos Oses eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileko idazkari teknikoa dan Anton Txapartegi. Biek azpimarratu dabe zerbitzu ona 'funtsezkoa' dala Bizkaiko Txakolinak bere ezaugarri guztiak osotasunean azaldu daizan.

Aurkezpena amaitzeko, Patxi Zabala sumilerrak Bizkaiko Txakolina behar dan moduan zerbidukeran kontuan hartu beharreko alderdiak azaldu ditu erakustaldi praktiko bategaz.

Ipar Kutxa Sariak bi atal izango ditu lehenengo edizinoan -'barra' eta 'mahaia'- eta Bizkaiko taberna eta jatetxe guztiek parte hartu ahal izango dabe. Inkesta zorrotza egingo jake ardaotegi-jaube eta banatzaile guztiei, boto gehien jasoten dituen 12 tabernak eta lau jatetxeak aukeratzeko. Horreek izango dira garaagrrileko lehen astean ezagutzera emongo diran finalistak. Errotulu itsasgarri bategaz identifikauko dira amaierako saria jasoteko aukerra daben establezimenduak.

Hortik aurrera, hiru hilebetez aztertuko ditue epaimahaikideek. Epaimahaia Kontseilu Arauemoileko dastaketa batzordeko kideez eta sumiler profesional eta independenteez osotuta egongo da.

Ipar Kutxa Sariaren irabazleak aukeratzeko orduan, epaileek, besteak beste, aintzat hartuko ditue eskaintzaren aniztasuna, kristaleria, zerbidutako produktuaren tenperaturea eta prezioaren eta zerbitzuaren arteko loturea.

Mahats-batzea igaro ostean, urrian edo ezagutarazoko dira saritutako establezimenduen izenak eta orduan egingo da sari-banaketa ekitaldia. Barra eta mahai kategorietako sariakaz batera, saritutako establezimenduek garaikur orijinal bat jasoko dabe: metal inprimatuzko azalera batez egina dago eta horren gainean kristalezko kopa bat ikus baitaiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu