Jaurlaritzeak eta Basque Culinary Centerrek hitzarmena sinatu dabe euskal gastronomiaren bitartez turismoa sustatzeko

Bizkaie! 2010-04-30 11:04   Jan edanak

Erakundeok helburu bi ditue: batetik, Euskal Autonomi Erkidegoko gastronomiaren inguruko ikerketa eta barrikuntza lagundu eta sustatzea eta, bestetik, gastronomiaren arloko aitzindaritzea finkatzea, turismoari begira elementu bereizgarria dan aldetik.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Basque Culinary Center fundazinoagaz. Helburu bi ditue: batetik, Euskal Autonomi Erkidegoko gastronomiaren inguruko ikerketa eta barrikuntza lagundu eta sustatzea eta, bestetik, gastronomiaren arloko aitzindaritzea finkatzea, turismoari begira elementu bereizgarria dan aldetik.

Hitzarmena gaur sinatu dabe Eusko Jaurlaritzako Merkataritza- eta Turismo-sailburuorde Pilar Zorrillak eta Basque Culinary Center fundazinoaren zuzendari eta Mondragon Unibertsitateko errektoreorde Joxe Mari Aizegak. Aizegaren esanetan, Basque Culinary Centerrek Euskadiko turismoa sendotzen lagunduko dau, bere ekintzak ezagutarazoten dituanean Euskadiren irudi turistikoa zabalduz. Hitzarmenaren arabera, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskutik 25.000 euroko dirulaguntzinoa jasoko dau proiektuak, urte-amaierara arte, hau da, indarrean egongo dan azken egunera arte; dana dala, luzatu be egin ahal izango da.


Sinergia publiko eta pribaduak

Basque Culinary Center fundazinoak, baina, beste erakunde eta enpresa batzuei be laguntzen deutse.Izan be, Mondragon Unibersidadeak eta nazinoartean erreferentzia diran sukaldariek sustatutako proiektu hori Eusko Jaurlaritzearen, Gobernu Zentralaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntzinoagaz sortu da eta, horreez gan, Fagor Group eta Azti be baditu patronatuan.Erakundeen babes hori osotzeko, hitzarmenak sinatu ditu, baita, Estaduan eta Europan ospea daben alkarte eta erakundeakaz. Holan, lehenengo urtean, hainbat itun publiko eta pribadu lortu ditu ekimenak, besteak beste Euro-Toquesegaz, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiagaz eta Gastronomia Zientzien Espainiako Errege Akademiagaz. Hain zuzen, Basque Culinary Center fundazinoak helburu argia dau: gastronomia-zientzien arlo guztietan preparetea, ikertzea, barritzea eta ezagutza zein teknologia transferidutea. Bide horretatik, lankidetzako ikerketa-prozesuak bideratuko ditu, unibersidadeen, teknologia-zentroen, enpresen eta erakunde publikoen artean, ezagutza sortu eta transferiduteko gai izango dan sarea gorpuztearren.Euskadi eta, hedaduraz, estadu osoa nazinoarteko erreferentzia bihurtu gura ditu, gastronomia-zientzien arloko prestakuntzan, ikerkuntzan, barrikuntzan eta ezagutzearen zein teknologiaren transferentzian.


Gastronomia Zientzien Fakultadea

Gastronomia Zientzien Fakultade barria ezaugarri horreetako Espainiako lehenengo unibersidadea eta Europako bigarrena izango da.Ganera, gastronomiaren eta elikagaien zientziaren arloko ikerkuntzarako eta barrikuntzarako zentroa be izango dau. Ezagutzearen I+Gan nazinoarteko erreferentziazko zentro bihurtzeko amesa dau, bere arloan eta, batez be, gastronomia-zientziakaz zerikusia daben esparruetan.

Espainian, ez dago gastronomiaren inguruko unibersidade mailako preparazino-eskaintza ofizialik. Horregaitik, sukaldaritza profesionalaren eremuan preparazino-hutsune handia dago eta, beste lanbide-arlo batzuetan pasau danez, profil kualifikatuagoak eta gaitasun handiagokoak preparetako beharrizana igarri da. Mondragon Unibersidadeko Sukaldaritza Arteen Graduak beteko dau hutsune hori. Horretarako, Europako goi mailako irakaskuntza-esparrura egokitutako titulazinoa eskainiko da, lau jakintza-arlo handitan: sukaldaritzea-, jangela- eta sommelier-tekniketan, negozioaren kudeaketan, zientzian eta teknologian, eta kulturan eta artean. Gastronomia Zientzien Fakultadeak honako honeek eskainiko ditu: Sukaldaritza Arteen Gradua izeneko unibersidade-titulua, sukaldaritzako eta beste esparru batzuetako profesionalei zuzendutako lau graduondo-titulu, etenik bako prestakuntza eta sukaldaritzearen zaleentzako eskaintza.

I+G+b-ko zentroa, barriz, goi mailako sukaldaritzeagaz eta gastronomiagaz zuzeneko zein zeharkako zerikusia daben enpresa- eta ezagutza-sektoreetako profesionalakan ikerkuntzea eta ezagupenaren transferentzia sustatzeaz eta guztien artean sinergiak sortzeaz arduratuko da. Sei ikerkuntza-bide garatuko ditu: heziketa eta elikadura-ohiturak, elikadurearen arloko gizarte-erantzukizuna, elikadura-joerak, sektoreko enpresen kudeaketan barritzea, zerikusia daben teknologiak garatzea eta, amaitzeko, elikagaiak preparau, aurkeztu eta kontserbetea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu