Gernika-Lumoko alkarteen % 76 da 'Geure berbie euskeraz' hitzarmeneko kide
2010-04-06 15:23 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko Udaleko Gazteria, Kultura, Ongizate, Kirol arloetako eta Gobernuz Kanpoko Erakundeetako 75 alkartetik 57k sinatu dabe 'Geure berbie euskeraz' hitzarmena Udaleko Euskera Sailagaz, hau da, herriko elkarteen % 76 da hitzarmenaren kide.
Gernika-Lumoko Udaleko Gazteria, Kultura, Ongizate, Kirol arloetako eta Gobernuz Kanpoko Erakundeetako 75 alkartetik 57k sinatu dabe 'Geure berbie euskeraz' hitzarmena Udaleko Euskera Sailagaz, hau da, herriko elkarteen % 76 da hitzarmenaren kide.
Igaz, 45 hizkuntza-aldaketa egin ziran alkarteetan eta, Hinat neurgailuaren arabera, 2009ko urtarriletik abendura 0,55 puntu igon eban euskerearen erabilereak, hau da, % 63,50etik % 64,05era, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Saileko arduradunek jakinarazo dabenez.
Hitzarmenaren arduradunen arabera, alkarteakaz egiten dan lana da bereziena. Aurrez aurreko bakarkako bilerez gan, alkarteen arteko batzarrak be egiten dira, 'kontraste taldeak' deritxanak. Horreek dira, hain zuzen be, 'Geure berbie euskeraz' hitzarmena sinatzerakoan adosten diran bi konpromiso nagusiak: alkartearen aldetik, euskerearen erabilerea bultzatzea alkartearen barruko eta kanporako funtzionamentuan; eta, Udaleko Euskera Sailetik, alkarteei horretan laguntzeko zerbitzu iraunkorra eta aholkularitza globala eskaintzea.
Kanpaina eta ekintza zehatzak be egin dira, berbarako, 'kontraste taldeak' eratu dira kirol alkarteakaz, erabilerarako motibazinoa landu eta euren beharrizanak eta hutsuneak zeintzuk diran ikusteko (monitore eta arbitroentzako euskera ikastaroak antolatzea eskatu dabe), eta, abenduan, Abixadan herri-krosa eta mendi-martxa antolatu ziran, Goizale eta Duatloi alkarteakaz eta Kirol Patronatuagaz batera.
Kulturaren arloan egoerea 'hobeto' ikusi dabe Euskara Sailetik. Horrela, 2001etik gaur arte, euskerearen erabilereak 'nabarmen' egin dau gora, eta umeentzako eta gazteentzako aisialdi-eskaintza 'erabat euskalduna' izatea lortu da.
Gainontzeko alkarteen artean, oso eremu hetereogeneoa bada be, etorkinen alkarteak be kanpora-begirakoa euskeraz egiten ahalegintzea da erronka, 'berbarako, orain dala gitxi abiarazotako 'Gugazte!' proiektuan eragile legez parte hartzen dabe etorkinen alkarteek, gazte etorkinak euskeraren mundura erakarteko', azaldu dabe.
Orokorrean, alkarteek hornitzaileakaz dituen hartu-emonak euskeraz izatea da Euskara Sailak dauen ardura nagusia, hor oraindik hutsunea baitago. Horretarako, baliabideak emon eta jokabideak proposatzen deutsiez Euskera Sailak alkarteei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!