'Sarea josten', euskerearen aldeko auzolana Getxon
2010-04-06 12:27 Euskerea berbagaiSarea josten ekimen edegia, herrikoia eta horizontala da. Edegia danez, bertan parte hartu leikie euskerearen alde lan egiteko prest dagozan euskaldun eta euskaltzale danak. Herrikoia danez, herriko taldeak, alkarteak, eragileak eta norbanakoak dira protagonista. Eta horizontala danez, danon artean erabagiten da sarea zelan josi.
Zergaitik josi sarea?
Getxoko euskerearen aldeko eta euskeraz lan egiten daben hainbat eragilek ekimen hau abiarazo dabe euskaldunok alkar ezagutzeko eta alkarregaz lan egiteko.
Sarea josten ekimen edegia, herrikoia eta horizontala da. Edegia danez, bertan parte hartu leikie euskerearen alde lan egiteko prest dagozan euskaldun eta euskaltzale danak. Herrikoia danez, herriko taldeak, alkarteak, eragileak eta norbanakoak dira protagonista. Eta horizontala danez, danon artean erabagiten da sarea zelan josi.
'Zeuk be geugaz batera sarea josi nahi badozu, ondo etorri, ateak zabal-zabalik daukazuz!'
Jostunak
Arlo desbardinetako partaideak dabilz sarea josten: jantzariak, komunikabideetako langileak, feministak, kirolariak, ikastetxeetako guraso, ume zein irakasleak... 'Desbardinak gara baina helburuak batzen gaitu: euskeraren aldeko lanak, hain zuzen be'. Orratzak eta haria hartuta, norberak ahal dauen eta nahi dauen moduan josiko dau sarea: erakusketan, irratsaioetan, jardueretan, bazkarian edota egunerokoan.
Apirileko egitaraua
9tik 25era, erakusketa ibiltaria Getxoko 10 lekutan, 30 eragileren eskutik.
9tik 25era, eragileen kuñak entzungai Koska irratian (108.0 FM).
9tik 24ra hainbat jarduera: berbaldiak, mendi-irteerak, musika emonaldiak, mahai-inguruak, bertso-saioak, bizikleta-ibilbideak, kantu-poteoa, literatur saioak…
24an, herri-bazkaria Erromoko frontoian.
Informazino guztia: sareajosten.net
Hartu-emonetarako: sareajosten@gmail.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!