Juanra Madariaga Sisha Pangmara bidean

Bizkaie! 2010-03-30 18:18

Apirilaren 10ean abiatuko da Madariaga, Barakaldoko Roberto Rodrigogaz eta Burgoseko Jose Luis Quintana eta Isabel García Arribasegaz Sisha Pangmaren 8.027 metroak igon eta maiatzaren lehenengo hamabostaldiko egunen batean tontorra zapaltzeko helburuagaz.

Juanra Madariaga alpinistea izango da Tibeteko zortzimilako bakarraren gailur nagusia igoten saiatuko dan lehenengo bilbotarra Bilbao Kirolak erakundeak babestutako 'Sisha Pangma 2010' espedizinoaren barruan. Ekimena aurkezteko egindako prentsaurrekoan, Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkari eta Bilbao Kirolak erakundeko presidente Jon Sustatxa eta Juanra Madariaga alpinista bilbotarra izan dira.

Apirilaren 10ean abiatuko da Madariaga, Barakaldoko Roberto Rodrigogaz eta Burgoseko Jose Luis Quintana eta Isabel García Arribasegaz eta beste hirugaz Sisha Pangmaren 8.027 metroak igon eta maiatzaren lehenengo hamabostaldiko egunen batean tontorra zapaltzeko helburuagaz. Oxigeno barik eta iparreko bidetik igotea da amesa. Halanda be, hori baino lehenago, Yelbonglkal (7.068 metro) eta Beifeng Peak (7.320 metro) mendiak igoteko amesagaz doaz.

Bilboko Udaleko Bilbao Kirolak erakundearen laguntzinoaz gan, Euskera saila, Berdintasun, Lankidetza eta Hirritarren saila eta Turismo sailaren laguntzinoa be jaso dau espedizino honek.

Bestalde, Metro Bilbao alde dibulgatiboaz arduratuko da, izan be, azaldu daben legez, 'oso garrantzitsua da mendizaleak bizi izandakoa gizarteari transmitidutea, transmisino horretan, bertan dagozan balore asko zabaltzen baitira'. Metroko geltokietako makinetako pantailetan espedizinoaren jarraipena egingo da eta hortxe agertuko dira 'handik bialduko doguzan kronikak eta argazkiak, bidaiaria informauta egoteko'.

Ganera, Madariagaren bitartez, Bilboko Kirikiño ikastolako ikasleen eta Nepaleko Kailash Hostel zentroko neska-mutilen artean loturea ezarriko da euskeraz eta ingelesez idatzitako gutunen bitartez. 'Mountainers for Himalaya' fundazioaren bitartez gauzatuko da ekimen hori.

Azkenik, Diamir mendiko erropen markea be izango da espedizinoaren babesle.


Juan Ramon Madariagaren tontorrak

- Everest (8.848 metro).
- Cho Oyu (8.201 metro).
- Broak Peak (8.047 metro).
- Gasherbrum II (8.038 metro) 7.100 metroraino.
- Aconcagua (6.965 metro).
- Ama Dablam (6.843 metro).
- Huascaran Sur (6.768 metro).


Sisha Pangmara Juanra Madariagaren expedizinoaren ganeko gorabeherak jarraitzeko:

http://everestmendia.blogspot.com/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu