Iturrarango Erlategi Didaktikoa eta Lorategi Botanikoa ezagutu nahi?

Bizkaie! 2010-03-30 17:43

Bisitearen helburua erleek polinizazinoan daben garrantziaz jaubetzea da. Erleek gizakia elikatzen daben landare erein guztietatik 3/4tik gora polinizetan dabe, eta munduko loredun landare guztien % 90. Egin diran kalkuluen arabera, uste da erlerik ez balego 3.000 landare espezie galdu egingo litzatekezala.

Datorren zapatuan, apirilak 3, Iturrarango Erlategi Didaktikoa eta Lorategi Botanikoa ezagutzeko aukerea izango da Urola Kostako Mankomunidadeak antolatutako bisitaldiari esker.

Bisita honen helburua erleek polinizazinoan daben garrantziaz jaubetzea da. Erleek gizakia elikatzen daben landare erein guztietatik 3/4tik gora polinizetan dabe, eta munduko loredun landare guztien % 90. Egin diran kalkuluen arabera, uste da erlerik ez balego 3.000 landare espezie galdu egingo litzatekezala. Einsteinen arabera, barriz, erleak desagertu ezkero, gizakiak oso urte gitxi bizirauteko ahalmena izango leuke.

Bisiteari goizeko 10:30tan emongo jako hasierea Iturraran Parketxean (Pagoetako Parkeko informazino puntua). 'Lehenengo erlategira hurreratuko gara eta erlauntza baten zabaltze prozesua ikusteko aukerea izango da, sano ikusgarria da!. Erlategia zabaltzeagaz batera kandelak zelan egiten diran ikasi eta erleen produktu desbardinak (eztia, polena, propoleoa, erregina-jeleaa) probetako aukerea be izango da; pertsona bakotxak bere kandelatxoa egin ahal izango dau. Ondoren, Iturraran Parketxearen inguruan dagoan lorategi botanikoa ikusiko da. Mundu guztiko 4.600 landare, hatx eta lore mota desbardin doguz bertan, zoragarria benetan!'

Bisitea 13:30tan amaituko da eta pertsonako 5 euroko kostua izango dau. Hori bai, 6-12 urte bitartekoek 2 euro pagau beharko dabe eta 5 urtetik beherakoentzat doban izango da. Umeakaz egiteko primerako ibiladitxua da.

Eguna hartzeko edo informazino gehiago nahi izan ezkero, deitu 943 835389 telefonora edota Aia-Pagoeta webgunera jo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu