Auñamendi Eusko Entziklopedia digital barritua Sarean honezkero

Bizkaie! 2010-03-30 15:52

Bernardo Estornes Lasaren 'Enciclopedia Auñamendi' ezaguna oinarritzat hartuta, bertako edukiak eguneratuta, osotuta eta era eleanitzean eskaintzea da Auñamendi Eusko Entziklopediaren helburua. Hori guztia, Google-en bilatzailea erabilten dauen punta-puntako plataforma teknologiko baten bitartez eta doban eskainita.

Auñamendi Eusko Entziklopedia, Euskal Herriari buruzko kontsulta zientifikorako lan eguneratua izateko bokazinoa dauena, doban eta nahi dauen guztiarentzat kontsultagai dago gaurtik aurrera www.euskoentziklopedia.org helbidean.

Holan jakinarazo dabe gaur Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan Eusko Ikaskuntzako, Entziklopediako, BBK, Kutxa, Vital Kutxa eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek.

Bernardo Estornes Lasaren 'Enciclopedia Auñamendi' ezaguna oinarritzat hartuta, bertako edukiak eguneratuta, osotuta eta era eleanitzean eskaintzea da Auñamendi Eusko Entziklopediaren helburua. Hori guztia, Google-en bilatzailea erabilten dauen punta-puntako plataforma teknologiko baten bitartez eta doban eskainita.

Plataforma teknologiko honi esker, Entziklopedia osotzen daben 150.000 artikuluez gan, Eusko Ikaskuntzaren dokumentu-funtsa osotzen daben 350.000 dokumentuak be jarri dira erabiltzailearen eskura, danetara, 500.000 dokumentu inguru.

Auñamendi Eusko Entziklopedia BBK-k, Kutxak, Vital Kutxak eta Eusko Jaurlaritzak finantzautako egitasmoa da kolaboratzaileen lanari esker garatzen dabilzana. Gaur egun, 300 kolaboratzaile inguru dabilz artikuluak barritzen, osotzen, euskeratzen edota ekarpen barriak egiten eta etorkizunean kolaboretako aukerea gizarte osoari zabaldu nahi jako. Halan da be, hori posible egiteko bere egiturea gehiago indartzea beharrezkoa izango da, horrek Eusko Ikaskuntzari eragingo deutson ahalegin berezia kontuan izanda.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu