Aizkorak Zorroztu eta Aiarako Altubepekoak Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen finalerdietan lehiatuko dira
2010-03-29 12:55 BertsolaritzeaArabako Bertso Sorten lehenengo lehiaketearen barruan, Amurrioko Ai Zapotxin eta Errioxa taldearen arteko lehian Errioxakoak izan ziran irabazle eta, beraz, Amurrion, apirilaren 25ean, azken finalerdian, defendidu beharko ditue euren bertsoak.
Pasa dan barikuan Muñoko katuek eta Aizkorak zorroztu taldeek Gasteizko ligaeri amaierea emon eutsen. Bertso ederrez giro bikaina sortu zan Gasteizko gaztetxean, bertara laurogeita hamar bertsozale inguru hurreratu ziralarik. Afaldu ostean, bertso sorta kolektiboen saioari emon eutsien hasierea. Gaztetxea taldekoek buleria flamenko musikaz, eta Mattin tippia taldeak Gasteizko historiari buruzko diskurtsoaz, euren bertsoakaz ikuskizun polita eskaini eben. Horren ostean, Beñat Goitia gai-jartzaileak hartu eban hitza, eta Kuadrilla arteko Bertso Txapelketako saioari ekin ondoren, bertsolariek agurra kantau eben; Muñoko katuek Ruben gaztetxean ibilteko urteak pasau jakozala airean itxita: 'gaztetxea, gaztetxea baina Ruben gaztea ote da?'
Saio aparta eskaini eben bi taldeek. Gainera Solozabal Kortabarria anai-arreben arteko lehiak saioa berotu eban. Bertsolariek momentu oro saioan falta zan Jagoba Apaolaza izan eben gogoan, berari bertso ugari eskainiz. Trikitixa eta panderoaren laguntzinoa be izan eben bertsolariek saioa are gehiago girotzeko. Saioa amaitzeko bertsolariek agur bana bota eben, oraingoan Muñoko katuek agurra Aizkorak zorroztu taldeko bertsolaria dan Jagobari zuzendu eutsielarik: 'Apaolaza, Apaolaza, gora Jagoba Apaolaza!'.
Saioa oso parekatua izan zan, baina talde batek irabazi behar ebanez, epaileek Aizkorak Zorroztu taldeari emon eutsien garaipena bapatekoan eta Martin Ttipiari bertso sorten atalean. Gauzak holan dirala, sari banaketeagaz amaitu zan saioa, bertso sorta kolektibotan ibilitako bertsolariei liburu bana eta bertsolari taldeei euskal produktuez beteriko saski bana emonda.
Kontuak kontu, Gasteizko ligatik Kakiturri-Ehari pasau da Aste Santuaren ostean jokatuko diran finalerdietara beste ligetako Aramaio eta Aiaraldeko Altubepekoak taldekoakaz batera.
Aiarako Altubepekoak A.L.E. liga irabaziz finalerdietarako txartela lortu dabe
2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen lehenengo fasearen azken saioa egin zan Oionen pasa dan zapatuan, Errioxa eta Aiarako Altubepekoak taldeen artean, azken honeek txapeldun subertatu ziralarik.
Errioxako bertsolariak Orlando Arreitunandia, Edurne Azkarate eta Endika Sarabia izan ziran, eta Aiarakoak, Unai Mendibil, Iker Ibarrola, Izar Mendiguren, Serapio López, Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre. Halan da be, gogoratu behar da bertsolariak ez eze epaileak, gai-jartzaileak, sukaldariak, soinu teknikariak eta argazkilariak osotzen ebela talde bakoitxa.
Hurreratu ziran 80 lagunek sano disfrutau eben. Bertso saioa oso alaia eta animatua izan zan, bertsolari guztiek bere onena jarri eben eta esan bezela, Aiarako taldea izan zan irabazlea; talde honek Lautadakoaren kontra be irabazi eban, beraz aurrera egingo dau txapelketan eta apirilaren 11n Zigoitian hasiko diran finalerdietan parte hartuko dau Aramaio eta Gasteizko Kakiturri-Ehairekin batera.
Azken buruan, Arabako Bertso Sorten lehenengo lehiaketearen barruan, Amurrioko Ai Zapotxin eta Errioxa taldearen arteko lehian Errioxakoak izan ziran irabazle eta, beraz, Amurrion, apirilaren 25ean, azken finalerdian, defendidu beharko ditue euren bertsoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!