Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketeari finala baino ez jako geratzen
2010-03-25 14:32 BertsolaritzeaGaur barikua, hilak 26, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da sariketa honen finala, Bilboko Kafe Antzokian, Ipar Uribe eta Lea Artibai taldeen artean. Ohikoa dan legez, sarrerea dobakoa izango da.
Gaur barikua, hilak 26, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da sariketa honen finala, Bilboko Kafe Antzokian, Ipar Uribe eta Lea Artibai taldeen artean. Ohikoa dan legez, sarrerea dobakoa izango da.
Finalera heltzeko, sailkapen-saioak eta finalaurrekoak jokatu dira. Sailkapen-saioetan, Arratia, Durangalde eta Enkarterriko tadeak kanporatuak geratu ziran. Finalaurreko saioak joan dan astean egin ziran, Ipar Uribe-Busturialdea eta Bilboalde-Lea Artibai saioen bitartez, eta aurrera egin eben taldeak Kafe Antzokian finala jokatuko daben Ipar Uribe eta Lea Artibai izan dira.
Igaz be finalista berberakaz ekin jakon azken saioari eta Ipar Uribe izan zan irabazlea, beraz argi dago talde bi honeek Bizkaiko indartsuenak dirala gazteen mailan.
Lea Artibaiko taldeak sariketa honen 18 edizinoetan hartu dau parte da eta bera izan zan lehen irabazlea orain dala 17 urte. Ordutik beste 4 alditan irabazi dau sariketa hau eta birritan izan da bigarren. Taldeko partaideak Markina, Ondarroa, Lekeitio eta Berriatukoak izaten dira.
Ipar Uribeko taldearen oinarria, barriz, Algortako Bertso Eskoela izaten da eta honek be 5 aldiz irabazi dau sariketea eta beste hirutan geratu izan da bigarren. Aurten 12garrenez hartuko dau parte. Beraz, bistan dago azken urteotako talderik indartsuena izan dala eta aurten be kontuan hartzekoa.
Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketea. Finala
Nahiz eta bihar arte ezin dogun jakin ziurtasun osoz zeintzuk izango diran partaideak, orain arte ikusitakoan oinarrituz, ondokoak izan daitekez:
IPAR URIBE |
LEA ARTIBAI |
|
18 urte arte |
Inazio Vidal
|
Nerea Ibarzabal
|
19-24 urte bitartean |
Beñat Vidal
|
Xabier Iturraspe
|
Aurreko urteetako irabazleak
Urtea |
Irabazlea |
Bigarrena |
Bizkaiera egokiena |
Finalistarik gazteena |
1993 |
Lea Artibai |
Durangaldea |
Haritz Lopategi |
Joseba Goienola |
1994 |
Busturialdea |
Durangaldea |
Haritz Lopategi |
Onintza Enbeita |
1995 |
Busturialdea |
Durangaldea |
Asier Legarreta |
Anartz Aranguena |
1996 |
Lea Artibai |
Busturialdea |
Xabier Enbeita |
Gorka Ostolaza |
1997 |
Lea Artibai |
Bilboaldea |
Urtzi Urrrutikoetxea |
Xabier Paya |
1998 |
Lea Artibai |
Bilboaldea |
Ibon Ajuriagoieskoa |
Xabier Paya |
1999 |
Ipar Uribe |
Bilboaldea |
Ander Ibarra |
Oihana Bartra |
2000 |
Busturialdea |
Lea Artibai |
Eñaut Intxaurraga |
Amaia Jauregizar |
2001 |
Lea Artibai |
Ipar Uribe |
Jon Rementeria |
Miren Ibarluzea |
2002 |
Ipar Uribe |
Busturialdea |
Iñaki Iturriotz |
Ander Elortegi |
2003 |
Arratia |
Busturialdea |
Miren Amuriza |
Jurek Zienkiewic |
2004 |
Ipar Uribe |
Arratia |
Oihana Bartra |
Jurek Zienkiewic |
2005 |
Durangaldea |
Arratia |
Oihana Bartra |
Miren Amuriza |
2006 |
Durangaldea |
Ipar Uribe |
Miren Amuriza |
Jone Uria |
2007 |
Ipar Uribe |
Busturialdea |
Eñaut Uruburu |
Imanol Uria |
2008 |
Bilboaldea |
Ipar Uribe |
Amaia Uribe |
Imanol Uria |
2009 |
Ipar Uribe |
Lea Artibai |
Xabier Iturraspe |
Josune Aramendi |
Ohikoa dan legez, Sariketea taldeka jokatzen da etatalde bakotxa Bizkaiko eskualde baten ordezkari izaten da sei partaidegaz. Adin maila bi dagoz: A maila: 18 urte arte (1990ean jaioak barruan) eta B maila: 19-24 urte bitartekoak (1984an jaioak barruan).
Zazpi dira parte hartu daben taldeak: Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea-Artibai eta Enkarterri.
Sariketan zehar 44 bertsolarik hartu dabe parte, eta horreetariko 10 izan dira lehen aldiz kantau dabenak, beraz, ‘harrobia lantzen ari garela adierazoten dau datu horrek’.
Talde teknikoa, barriz, ondokoek osotu dabe:
-
Epaimahaia: Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbe.
-
Aurkezlea: Bernardo Mandaluniz.
-
Antolatzaileak: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Bizkaiko Ikastolen Elkartea eta BBK.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!