'VI. Ikusi eta Ikasi' egitarauko saio bakotxean batez beste 200 umek parte hartu dabe

Bizkaie! 2010-03-23 17:49   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskara Saileko 'Ikusi eta Ikasi' umeentzako euskera hutsezko ekitaldi programearen seigarren ekitaldiak partaidetza kopuru handia lortu dau: ikuskizun bakotxean, batez beste, 200 umek parte hartu dabe. Holan, danetara, 5.757 ume eta gaztetxuk gozau dabe euskera hutsezko ekitaldi-sorta honetaz.

Bilboko Udaleko Euskara Saileko 'Ikusi eta Ikasi' umeentzako euskera hutsezko ekitaldi programearen seigarren ekitaldiak partaidetza kopuru handia lortu dau: ikuskizun bakotxean, batez beste, 200 umek parte hartu dabe. Holan, danetara, 5.757 ume eta gaztetxuk gozau dabe euskera hutsezko ekitaldi-sorta honetaz.

Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako 30 ikuskizun interesgarri antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emonaldiak Begoñako eta Deustuko udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egin dira, martiaren 13ra bitartean.

Aurtengo zirkuitoan, ganera, bi gune barri sartu dira: Indautxuko El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.

Ediznio honetako beste barrikuntza bat 'Jolasen Txokoa' izan da. Ekimena ume eta gurasoei zuzenduriko erakusketa dinamikoa izan da. Bertan, euskerazko mahai-jokoak, jostailuak, ipuinak, DVDak eta joko elektrikoak erakusgai egon dira. Adituak diran dinamizatzaileen eskutik parte hartu daben 125 umek eta gurasok joko honeekaz gozetako hainbat aukera erraz eta dibertigarri ezagutu ditue.

Bigarren urtez, ekitaldian gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak garatu dira euskeraz eta gazteleraz, seme-alaben hizkuntza ohituretan eragiteko eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzeko bideratuta. Bestalde, Antton Irustak gurasoei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra eskaini dau, ipuinen eta ahozko adierazpenaren balore hezitzaileak aurkezteko.Tailerretan parte hartu daben 130 gurasoek ekimen honen arrakastea bermatzen dabe.

'Ikusi eta Ikasi' Euskara Sailak Topagunea-Euskara Alkarteko Federazinoaren laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da, era askotako kultur adierazpideak buztartzen dituana: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak... BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko umeen artean euskerearen erabilerea sustatzea da euren aisialdian. Era berean, Ikusi eta Ikasi-k umeen artean bidezko heziketea, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu