Gernikako GUGAZte! egitasmoak badauka logotipoa
2010-03-23 14:32 Euskerea berbagaiMartiaren 20an, zapatuan, AEK-k GUGAZte! egitasmoa aurkeztu eban Gernikako Elai-Alai aretoan. Proiektu honen helburua 12 eta 24 urte bitarteko gazteak euskerea modu naturalean erabiltera bultzatzea da. Aldi berean, gazte etorkinek be euskerea erabilteko tresna izan gura dau, ez dagien euskera inposautako hizkuntza moduan hartu.
Martiaren 20an, zapatuan, AEK-k GUGAZte! egitasmoa aurkeztu eban Gernikako Elai-Alai aretoan. Proiektu honen helburua 12 eta 24 urte bitarteko gazteak euskerea modu naturalean erabiltera bultzatzea da. Aldi berean, gazte etorkinek be euskerea erabilteko tresna izan gura dau, ez dagien euskera inposautako hizkuntza moduan hartu.
Egitasmo hau 2008an jarri zan martxan, Gernika-Lumoko Udalak eta AHIZE AEKren hizkuntza aholkularitza zerbitzuak sinatutako akordioaren ondorioz. Helburu nagusia gazteak euskerara hurreratzea izanik, gazte horreei zuzendutako jarduerak antolatzen hasi dira, egindako bostehun inkestaren emoitzak aztertu ondoren.
Martxan jarritako lehen jarduerea egitasmoaren logotipo ofiziala izango dana aukeratzeko lehiaketa izan da, eta bi kategoriatan banatu da. Hamazortzi urtetik beherakoen artean, irabazlea Estephanie Romero izan da, Bolivian jaiotako 15 urteko gernikarra. Eta hamazortzi urtetik gorakoen artean, 21 urteko Amaia Badiolak irabazi dau lehiaketea. Biek ala biek jaso dabe sari legez eskuko ordenagailu bana. Sari-banaketa ekitaldia zapatuan bertan izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!