Dirurik Gabe Alkarteak Udabarriko Azokea egingo dau Bilboko Plaza Barrian

Bizkaie! 2010-03-23 16:56

Dirurik Gabe Alkartea Udabarriko Azokea preparetan dabil apirilaren 24rako Bilbon, Klima Aldaketearen kontrako Bilboko Bulegoaren (BIO) laguntzinoagaz, Dirurik Gabeko Eguna antolatu ebanetik sei hilebete igaro diranean.

Dirurik Gabe Alkartea Udabarriko Azokea preparetan dabil apirilaren 24rako Bilbon, Klima Aldaketearen kontrako Bilboko Bulegoaren (BIO) laguntzinoagaz, Dirurik Gabeko Eguna antolatu ebanetik sei hilebete igaro diranean.

Alkarteko arduradunek jakinarazo dabenez, Udabarriko Azokea Bilboko Plaza Berrian izango da, eta barriro, Dirurik Gabeko Egunean legez, goizeko 10:00etatik iluntzeko 21:00ak arte, 'poltsikoan zenbat diru daukazun ez da izango garrantzitsua, diruaz ahaztutea, trukea, sormena, naturaltasuna eta hartu-emonetarako gaitasuna baino'.

Udabarriko Azokeak bi gune izango ditu; alde batetik, ondasun materialen gunea izango da Plaza Barrian eta hor trukearen azoka handia egingo da. Erropea, oinetakoak, liburuak, jostailuak, altzariak eta bururatzen jatzun guztia trukatzeko lekua izango da.

Bestetik, ondasun ez-materialen gunea jarriko dabe La Bolsa eraikinean. Bertan, kontsumo eta kultura libreen aldeko taldeen berbaldiak eta 'Familia berdeak' izeneko programearen gaineko mahai-ingurua egingo dira.

Bilboko Udal Abesbatza eta bestelako ekintzak izango dira egunari giroa emoten, eta jardunaldia amaitzeko perkusino kontzertua iragarri dabe antolatzaileek.

Argibide gehiago nahi izan ezkero, ondoko e-posta erabili: dirurikgabe@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu