Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia datorren barikuan Donostian
2010-03-22 16:50 Euskerea berbagaiLourdes Oñederra (Donostia, 1958) datorren barikuan, martiaren 26an sartuko da Euskaltzaindian modu ofizialean. Euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Donostiako udaletxeko Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Lourdes Oñederra (Donostia, 1958) datorren barikuan, martiaren 26an sartuko da Euskaltzaindian modu ofizialean. Euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Donostiako udaletxeko Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Hona hemen egitaraua:
• Odon Elorza alkatearen ondo etorria.
• Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra.
• Miren Lourdes Oñederraren sarrera-hitzaldia: 'Drift'.
• Miren Azkarateren erantzuna: 'Ur-lasterraren dama'
• Euskaltzain barriari domina eta diploma emotea.
Lourdes Oñederra
1958an Donostian jaioa. Filologia Hispanikoan lizentziau zan Deustuko Unibersidadean eta Euskal Filologiako Doktoretzea aurkeztu eban Euskal Herriko Unibersidadean. Irakaslea da lanbidez, Gasteizko EHUko Filologia Fakultadean egiten dau lan Fonologiako irakasle moduan baina literatura alorrean, zenbait argitalpen ditu. R. Saizarbitoriaren 'Ehun metro' nobeleari idatzitako epilogoaren zein 'Ere eta Oh, Euzkadi!' aldizkarietan argitara emondako artikulu askoren egilea da eta bolada batean 'Egunkaria'-ko zubabegilea.
1999an argitaratu eban 'Eta emakumeari sugeak esan zion' nobelea Erein argitaletxeagaz eta Sari Nazionalerako aukeratua izan zan liburuagaz ondoko sariak irabazi zituan: Kritika Saria eta Beterriko Liburua, biak 1999an eta Zilarrezko Euskadi Saria, barriz, 2000. urtean. Oñederraren nobeleagaz batera, finalistak Koldo Izagirreren 'Agirre zaharraren kartzeladi berriak' eta Gerardo Markuletaren 'Hauta-lanerako poemategia' izan ziran.
Lourdes Oñederraren lehenengo nobela horren gaztelaniazko bertsinoa, barriz, 'Y la serpiente dijo a la mujer' Iñaki Iñurretak atondu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!