Galdameseko Udalak 3 eta 12 urte arteko umeentzako 'Udabarria euskeraz' kultur programea jarri dau martxan

Bizkaie! 2010-03-15 16:50   Euskerea berbagai

Programea 3 eta 12 urte arteko umeentzat da, eta helburu nagusia Galdameseko umeei euskerazko jardueren programea eskaintzea da, euskerea ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo be berba egiteko eta komuniketako berezko hizkuntzea izan daiten.

Joandako zapatuan hasi zan Galdamesen (Bizkaia) 'Udaberria euskeraz' kultur programearen aurtengo edizinoa. Programea 3 eta 12 urte arteko umeentzat da, eta helburu nagusia Galdameseko umeei euskerazko jardueren programea eskaintzea da, euskerea ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo be berba egiteko eta komuniketako berezko hizkuntzea izan daiten.

Galdameseko Udaleko Kultur Sailak antolatzen dau programea Enkarterriko Mankomunidearen eta Aisilan kultur alkartearen laguntzinoagaz, eta bagilera arte zapatuetan gauzatuko diran euskerazko jarduera ugari batzen ditu.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, programako jarduerak bi multzotan banatu dira: batetik, 7 eta 12 urte arteko neska-mutikoentzako tailerrak, eta bestetik, 3 eta 6 urte arteko umeentzako asteroko ludotekea.

Horrezaz gan, euskerazko ekintza horreen barruan honako jarduera honeek be egingo dira edadearen arabera: antzerkiak, ipuin-kontaketak, txotxongiloak eta urteerak.

Txikienentzako ludotekea 17:30etik 19:30etara bitartean eskaintzen da zapaturo, zehatz esateko honako egun honeetan: martiaren 13, 20 eta 27an; apirilaren 17 eta 24an; maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an; eta bagilaren 5 eta 12an. Bestalde, Aste Santuan, bi jarduera antolatuko dira: apirilaren 7an ipuin-kontalaria, eta apirilaren 17an txotxongilo emonaldia.

Handienek, barriz, euskerazko tailerrak izango ditue bagilera bitartean 17:30etatik 19:30etara martiaren 13, 20 eta 27an; apirilaren 17an; maiatzaren 8, 15 eta 29an, eta bagilaren 5 eta 12an. Era berean, Kultur Sailak ekintza bereziak antolatu ditu 1998 eta 2003 artean jaiotakoentzat, besteak beste, Bilboko Lasergunera osterea apirilaren 7an, txalaparta tailerra apirilaren 24an eta antzerki emonaldia maiatzaren 22an.

'Udabarria euskeraz' programea abian jarrri da Galdameseko txikienei kulturea eta, batez be, euskerea helarazoteko helburugaz. Bagilera arte iraungo dauen programa horrek, jarduerez beterik egotez gan, bat egingo dau 'Uda Euskeraz' programeagaz eta udalekuakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu