Martiaren 12ra arte aukeztu zeinkiez Bermeoko bertso paper lehiaketarako lanak
2010-02-12 10:25 Bertsolaritzea'Neurri eta gai libreak' izango dituan lehiaketan hezkuntza zentroen laguntzinoa izango dau Udalak. 'Pasa dan urtean 80 gaztetxuren lanak batu ziran', adierazo dabe, 'eta aurten parte-hartzaile kopuru bardintsua' espero dabe. Lehiaketea bi mailatan banatuko da: 11 eta 14 urteko gazteena; eta 14 eta 18 artekoa.
Bertso zaleak diran 11 eta 18 urte bitarteko nerabeek aurten be izango dabe Bermeoko bertso paper lehiaketan parte hartzeko aukerea. Seigarren urtez, Udalak lanak aurkezteko epea zabaldu dau martiaren 12ra arte.
'Neurri eta gai libreak' izango dituan lehiaketan hezkuntza zentroen laguntzinoa izango dau Udalak. 'Pasa dan urtean 80 gaztetxuren lanak batu ziran', adierazo dabe, 'eta aurten parte-hartzaile kopuru bardintsua' espero dabe. Lehiaketea bi mailatan banatuko da: 11 eta 14 urteko gazteena; eta 14 eta 18 artekoa. Bertso kopuruari jagokonez, lehen mailakoek gitxienez lau eta gehienez sei bertso aurkeztu beharko ditue; eta nagusiek gitxienez sei eta gehienez zortzi.
Epaimahaia bertsolariek osotuko dabe, eta 'kalidadea, estiloa eta originaltasuna' izango dira aztergai. Lanak ikastetxeetan edota Euskera Sailean itxi ahal izango dira, gutun azal zarratu baten ezizenez sinatuta -eta beste baten izen-abizenak eta telefono zenbakia jarriz-. Parte-hartzaile guztiek saria jasoko dabe, nahiz eta kategoria bietako irabazleek sari berezia izango daben, 'martiaren amaieran Basterretxea aretoan izango dan ekitaldian'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!