Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri dau martxan
2010-02-02 16:31ItzulpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen dauen aplikazinoa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek be erabili leikien.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpreseak ItzulpenFlow aplikazinoa garatu dau. Aplikazino hau itzulpen-zerbitzuei, itzulpengintzako mikroenpresei eta freelancei zuzenduta dago.
ItzulpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen dauen aplikazinoa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek be erabili leikien. ItzulpenFlow tresnearen bidez, lan-eskaerea jasoten danetik emoitzea bialtzen danera arteko ataza guztiak kudeatu ahal izango ditu erabiltzaileak, eta gainbegiratu bategaz itzulpen-prozesu osoa zein egoeratan dagoan ikusi ahal izango dau: bezeroen zerrendea, aurrekontuak sortzea, epeak, hitz kopuruak..., hau, lan-fluxuaren egoera osoa.
ItzulpenFlow web zerbitzua da. Beraz, web nabigatzailea nahikoa da guztia kudeatu ahal izateko, norberaren ordenagailuan ezer instalau beharrik barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!