ETS, Nøgen, LP, Hofe eta gehiago Jazzaldian doban
2026-02-27 12:55 MusikeaGaragarrilaren 22tik 25era zortzi kontzertu eskainiko ditue doban.
Keler Gunea, Zurriolako hondartzan kokatua, urtero lez, Jazzaldiko gunerik jentetsuena izango da. Halanda ze, garagarrilaren 22tik 25era zortzi kontzertu eskainiko ditue doban. Jazzaldiaren babesle nagusiak, Keler garagardao markeak, jarri deutso izena topaguneari.
Gainera, aurton, beste lau kontzertu aurkeztu ditue. Horreek be, doban eskainiko dira 61 Jazzaldiaren lehenengo eguneko Jazz Band Ballen barruan, garagarrilaren 22an, Frigo Gunean eta Fnac Gunean, biak Kursaaleko terrazetako agertokiak.
Keler Gunea
Emma-Jean Thackray multinstrumentista eta abeslaria oso ibilbide personala jorratzen dabil; halanda ze, 2025ean, disko bikaina argitaratu eban. Garagarrilaren 24an joko dau.
Danielle Nicole, abeslari eta bajua, blues modernoaren ordezkari onenetakoa, garagarrilaren 23an ibiliko da.
Eno Williams nigeriar jatorriko abeslaria Ibibio Sound Machineko liderra da, Londresko talde multikulturala, Afrikako eraginak eta elektropopa buztartzen dituana.
LP, batez be, Lost On You abestiagaitik ospetsua (1.140 miloe erreprodukzino baino gehiago Spotifyn), garagarrilaren 22an joko dau.
Horreezaz gan, tokiko lau talde be izango dira: Kokoshca, Hofe, Nøgen eta ETS.
Jazz Band Ball
Jazz Band Ballek, Keler Gunerako iragarritakoaz gan, kalidade handiko lau proposamen eskainiko ditu: Marco Mezquida hirukoteak Tāctil diskoa aurkeztuko dau; Annie & The Caldwells sustraietako gospela eskainiko dabe (AEB); Quinteto Astor Piazzolla (Buenos Aires, Argentina); eta, Lisa Ono, São Paulon jaioa, erdi brasildarra erdi japoniarra, bossa novaren eta hegoamerikar musikearen interprete ezaguna Japonian.
Programazinoa
- Garagarrilak 22:
- LP (20:45).
- ETS (23:30).
- Garagarrilak 23:
- Danielle Nicole (21:00).
- Ibibio Sound Machine (23:30).
- Garagarrilak 24:
- Kokoshca (21:00).
- Emma-Jean Thackray (23:30).
- Garagarrilak 25:
- Nøgen (21:00).
- Hofe (23:30).
- Jazz Band Ball (Garagarrilak 22):
- Frigo Gunea 19:30: Lisa Ono.
- Fnac Gunea 19:30: Marco Mezquida Trio – Tāctil.
- Frigo Gunea 22:15: Annie & The Caldwells.
- Fnac Gunea 22:15: Quinteto Astor Piazzolla.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
