XIX. Animadebak film laburrak inskribiduteko deialdia edegi dau

Bizkaie! 2026-02-27 13:10   Zinemea

Epea apirilaren 1ean amaituko da FilmFreeway plataformearen bidez.

Nazinoarteko animazino jaialdia irailaren 9tik 12ra izango da Deban eta aurten be hiru sail nagusitan lehiatzeko aukerea eskainiko dau: Sail Ofiziala, Zuzendari Barriak EHU eta Panorama.

Deialdia nazinoartekoa da eta izen-emotea doban izango da. Gehienez 20 minutuko iraupena daben film laburrek hartu leikie parte hautaketan. Izen-emotea Filmfreeway plataformearen bidez egin beharko da.

Animadebak animazinoaren sorkuntza garaikidea bultzatu eta talentu barriei ikusgarritasuna emotea dau helburu, nazinoarteko erreferentziazko jaialdi lez sendotuz.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu