Zidarrezko dominea irabazi dau Fernando Michelena Basque Teameko tiralariak
2026-03-02 08:55 KirolaDonostiarrak bigarren egi dau Frantziako Grand Prix txapelketan.
Tiro egokituko nazinoarteko denporaldiari bikain ekin deutso Fernando Michelenak, Frantziako Grand Prix txapelketan zidarra irabazita. Aurten helburu nagusia Munduko Txapelketea da, 2028ko Los Angeleseko Joko Paralinpikoak, hanin zuzen be.
R4-Sh2 karabina proban Fernando laugarren izan da sailkatze saioan, 628.7 puntu lortuta eta bosgarren postuan amaitu finalean sartuta.
Emoitza zoragarri horrega egin deutso aurre R5-Sh2ko probeari La Chapelle Saint Lucen. Atariko saio bikaina egin dau, finalerako beharrezkoa zan 636.6 puntu pilatuz. Bertan zidarrezko dominea irabazi dau, 254.5 puntugaz, Justine Beve frantziarraren atzetik (255.3) eta Vincent Fagnon frantziarraren aurretik (232.7).
Basque Teameko kirolariak askotan adierazo dau tiroak bizitza aldatu deutsola. Gerriko muskulu-distrofia dauen donostiarrarentzat benetako pasinoa da tiroa eta kirol hori bere bizitza personalaren eta kirol-bizitearen oinarrizko zati bihurtu dau. Gaztetatik trebezia erakutsi eban airezko armakaz eta denpora-pasa lez hasitakoa haren lehiarako helburu nagusi bihurtu zan.
Muskulu-distrofiak pixkanaka bere indar fisikoa mugatu dauen arren, Michelena Aurrera doa. Hamarkada eta erdi baino gehiago emon ditu bere teknikea errifle-probetan hobetzen. Estadu mailako eta nazinoarteko entrenamendu eta lehiaketetan izandako iraunkortasunari esker, lehen aldiz heldu zan Paralinpiar Jokoetara (Paris 2024), bere ibilbideko mugarririk garrantzitsuenetakora. Frantziako uriburuan, Michelenak kirol paralinpikoaren eta ikusleen energiaren dimensino globala esperimentau eban sarritan erabateko isiltasuna nagusi dan ohiko lehiaketakaz konparauta, oso bestelakoa. Châteaurouxeko Tiroko Zentro Nazionaleko harmailetatik babesa entzutea berezia eta bakarra izan zan bere ibilbidean. Bertan, SH2 kategorian errifleaga egindako hainbat tiro-probatan lehiatu zan, besoen indarra mugatuta dagoalako armarako euskarri bat behar daben kirolarientzat sortutako kategorian. R4 – Airezko erriflea 10 metrora zutiko posizinoan (Mixed 10m Air Rifle Standing SH2), 19. amaitu eban sailkapen txandan 628,4 puntuga, zortzi onenen artean jokatzen diran finaletatik kanpo geratuz. R5 – Aire-erriflea 10 metrora, etzaneko posizinoan (Mixed 10m Air Rifle Prone SH2), 18. amaitu eban 633,5 puntugaz sailkapen-fasean, eta barriro be ez zan finalera heldu. R9 – Erriflea 50 metrora eta etzanda (Mixed 50m Rifle Prone SH2) 10. postua lortu eban sailkapenean 620,7 puntugaz eta dominen lehiatik kanpo geratu zan.
Finaletara aurrera egitea lortu ez baeban be, posizino horreek maila lehiakorra erakusten dabe Munduko tiralari onenen artean, eta bere parte-hartzeak mugarri personala ezarri eban haren lehen Joko Paralinpikoetan, urteetako ahaleginaren eta dedikazinoaren ondoren.
Parisen kirolariaren emaztea, Belen, oinarrizkoa izan zan, Jokoen ondoren hil zana esklerdermia bategaz burrukan ibilu ondoren: Jokoetara ez joatea pentsau neban, baina Belenek uko ez egiteko eskatu eusta. Ames hori alkarregaz burrukatu genduan urteetan eta orain garaipen bakotxa berarentzat da adierazo dau. Fernandok José Montero laguntzaile eta kargatzailearen lana be nabarmentzen dau azken zazpi urteetan.
Michelena karabina-tiroko hainbat modalitdadetan lehiatu da, besteak beste, 10 metrokoan eta 50 metrokoan. Estaduko errekorrak eta Munduko Kopetan eta Europako txapelketetan emoitza onak lortu ditu. Donostiarraren goranzko ibilbideari esker, Parisen egoteko gonbidapena emon eutsen, eta urteetan zehar egindako lanaren eta emoitzen autortzea jaso eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
